Euskara ikasteko diru-laguntza deialdia, martxan

Az, 2023-05-24 11:04

Lezoko Udalak euskaltegiko matrikulen 100% itzultzen du.

Lezoko Udalaren helburu nagusietako bat, euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzea da, familia giroan eta gizartean oro har, euskararen erabilera bultzatuz.

Aurten, diru-laguntza hauetan 38.000 euro inbertituko ditu Udalak.

6 diru-laguntza lerro daude:

  1. Euskara ikasi euskaltegian (Lezoko Udalak euskaltegiko matrikulen %100 itzultzen du %85etik gorako asistentzia duten ikasleei.
  2. Unibertsitateko udako euskaraz emandako ikastaroen matrikulazioa: UEU eta EHU-UPV.
  3. Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroaren matrikulazioa kostuak.
  4. Elkarteen/Erakundeen lokaletako edota merkataritzako enpresetako errotulua euskaraz jartzeko.
  5. punto.eus domeinua hartzeko.
  6. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzakoak.

Euskaltegian euskara ikasteagatik eskaintzen den diru-laguntza, uztailaren 3a baino lehen eskatu behar da. Beste dirulaguntzak, urtean zehar eskatzeko aukera dago.

Oinarri zehatzak eta eskabideak egiteko eranskinak HEMEN KONTSULTA DAITEZKE.

Arloa edo saila