Lezoko udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 16an hasiko da

Or, 2022-04-29 12:28

Udalekuak uztailaren 1etik 29ra ospatuko dira eta 200 plaza eskainiko dira.

Lezoko 2022 urteko udalekuetan izen emateko epea maiatzaren 16tik 27ra bitarte izango da.

Bi zerbitzu eskainiko dira aurten:

Haurtzaindegi zerbitzua: Lanean ari diren gurasoentzat zuzendutako zerbitzua da, 08:30etik 09:30era, udaleku irekiak hasi baino ordubete lehenago. Prezioa 53 euro / Familia ugaria: 40 euro.

Udaleku irekia (3-12 urte bitartekoentzat): Herriko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantza, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.

- Norentzat: 3 urtetik* 12 urtera (2010etik 2019ra jaioak) Lezon 2022/01/01ean erroldatuak dauden haurrentzat. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.

* 3 urteak eginak izan behar ditu.

-Non eta noiz: Lezon uztailaren 1etik 29ra (biak barne), astelehenetik ostiralera. Goizez 9:30etik 13:30era.

-Prezioa: 80 euro / Familia ugaria: 60 euro.

IZENA EMATEA:

> Noiz: Maiatzaren 16tik 27ra.

> Non: Euskara eta Kultura sailaren bulegoan (Donibane kalea 2), 08:30etik 13:30era edota interneten (www.lezo.eus). Kasu hauetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.

> Plazak: 200 plaza izango dira. Matrikulazioek, eskainitako plaza kopurua gainditzen badute, plaza horiek zozketaz esleituko dira.

Matrikulatzerakoan ezinbestekoa izango da: Osakidetza txartelaren kopia eta haurraren argazki bat.

GURASO BILERA: Ekainaren 16an, 16:45ean Gezalan.

Arloa edo saila