OGIA ETXEAN EGITEN IKASIKO DUTE EUSKALTEGIKO IKASLEEK

Ar, 2025-03-25 11:01

Oroitzene AEK-ko ikasleek ogia egiten ikasiko dute Mintzagun programarekin. Datorren ostegunean, martxoaren 27an, 18:00etatik 19:30ra bitarte Edurne Agirre okinak ogia egiteko tailerra eskainiko die euskaltegiko ikasleei. 

Oarsoaldeako Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoaren barruan, eskualdeako euskaltegietako ikasleentzat "Ogia egiten ikasteko tailerrak" izeneko ikastaroak antolatu dituzte hurrengo asteetan. 

Lezoko Oroitzene AEK-n martxoaren 27an, osteguna, 18:00etatik 19:30ra izango da tailerra bertako ikasleentzat. Edurne Agirre okinaren eskutik, etxean ogi goxo eta naturala egiten ikasiko dute.

Mintzagun programaren helburua testuinguru errealetan euskararen erabilera sustatzea eta edozein gai, konplexua izanda ere, hizkuntza horretan landu daitekeela erakustea da. Hala ere, gaurkotasunetik eta gai konplexuenetatik haratago, egunerokotasunean, testuinguru txikiago batean egiten ditugun ekintzak euskaraz egiteko ohitura sustatzea ere garrantzitsua da programaren euskarrietan. Horregatik, edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude.

Arloa edo saila