Zaporeak elkartea Oroitzene AEK Euskaltegian izango da egiten duen lan solidarioa ezagutzera ematen. Martxoaren 6an, osteguna, 10etatik 11:30era bitarte, "Zaporeak: Zer da eta zertan aritzen da?" tailerra eskainiko du euskaltegiko ikasleentzat.
Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun programaren barruan, eskualdeko euskaltegietan Zaporeak Elkarteak "Zaporeak: zer da eta zertan aritzen da?" tailerrak eskainiko ditu. Elkarteak egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko egiten duen lana azalduko die ikasleei.
Lezoko Oroitzene AEK-n martxoaren 6an, osteguna, 10:00etatik 11:30ra egingo du tailerra bertako ikasleentzat. Saio hau euskara ikasten ari direnei gaurkotasuneko gaietara modu praktikoan eta ingurune guztiz euskaldunean hurbiltzeko asmoz antolatu dute. Izan ere, Mintzagun programaren helburua testuinguru errealetan euskararen erabilera sustatzea eta edozein gai, konplexua izanda ere, hizkuntza horretan landu daitekeela erakustea da.
Hizlariarekiko elkarreraginaren bidez, ikasleek haien ulermena eta ahozko adierazpena indartuko dute, gizartean eragin handia duen ekimen bat gertutik ezagutzen duten bitartean.Tailer hauek euskara testuinguru dinamiko eta parte-hartzailean ikasteko aukera bikaina eskaintzen dute, eta, aldi berean, ezberdintasuna markatzen duten proiektuei ikusgarritasuna ematen zaie.