Joan den ostiralean, irailak 21, eginiko bileran ezagutzera eman ziren zuzendaritza batzorde berria osatzen duten kideak
Joan den asteko ostiralean, irailak 21, Aiton Bordak batzordea egin zuen. Bilera horren helburua zuzendaritza batzordearen aldaketaren berri ematea zen, izan ere, 8 urteren ondoren, erreleboa hartzeko unea iritsi da.
Azken urte hauetan zuzendaritza batzordea hurrengo kideek osatu dute: Esteban Olaizola, Jose Antonio Zapirain, Jose Cruz Itzulain, Juan Cruz Zabaleta, Maria Luisa Sarasola eta Pablo Ruiz.
Horietatik kide bakarrak jarraituko du zuzendaritza batzordean eta, beraz, gainontzekoak berriak dira. Jarraian, kide berrien izen-abizenak: Enrique Arizaga, Javier Idigoras, Javier Rodrigo, Juan Jose Bastarrica, Sebastian Lizarazu, Nicasio Riaño eta Simon Idigoras.
Udalak, bere aldetik, eskerrak eman nahi dizkie Aiton Bordako zuzendaritza batzordeko kide ohiei urte guzti hauetan egindako lanagatik eta, era berean, azken urteetan egindako lanari jarraipena ematera animatzen ditu kide berriak.