Dagoeneko asfaltatze lanak amaitu dituzte eta bi noranzkoetako erreiak ireki dira. Datozen egunetan amaituko dituzte azken lanak.
Aurreikusi modura, Lezo-Donibane arteko bidegorriaren 3.zatiari zegozkion lan nagusiak amaitu dituzte. Dagoeneko asfaltatze lanak gauzatu dira eta bi noranzkoetako erreiak ireki dira.
Egun hauetan obra guztiz amaitzeko geratzen diren lanei ekingo zaie: portu alderako baranda berriak, errepide ertzeko biondak eta seinaleztapen berria jarriko dira.
Gainerako bi faseak datorren urtean:
Jakina denez, Foru Aldundiak eta Udalak bidegorriaren gainerako bi faseak datorren urtean martxan jarri eta gauzatzeko konpromisoa hartu dute.
Beraz, lezoarren eta oro har, eskualdeko biztanleen eskariei erantzunez, datorren urtean bidegorriaren proiektu osoa errealitate bilakatuko da.