Eraikiko diren etxebizitza berrien lanak aurrera doaz

Or, 2023-01-20 14:01

Udaleko webgunean argitaratuko dira nobedade guztiak.

Lezoko Udalak jakinarazi nahi du Altzate eta Olatzarren eraikiko diren etxebizitzen lanak aurrera jarraitzen dutela.

Altzateko Lezo zatian, guztira, 3 etxebizitza-dorre eta dagozkien garajeak eraikiko dira.

• 2 dorre, etxebizitza libreak dituztenak, bakoitza 36 etxebizitzarekin. Udalak eman ditu behar diren udal lizentziak.

• Hirugarren dorreak babes ofizialeko 16 etxebizitza izango ditu. Udalak kudeatuko ditu eta Udalak zozketa bidez esleituko ditu jabetzan.

Olatzar aldean 120 etxebizitza garajeekin aurreikusi dira.

• Horietatik, 30 etxebizitza libreak dira eta eraikuntza-fasean daude.

• 66 babes ofizialekoak izango dira (horietatik 33 udal lurzoruan eraikitakoak).

• 24 etxebizitza tasatu.

Udalak zozketa bidez esleituko ditu babes ofizialeko 66 etxebizitzak eta 24 etxebizitza tasatuak.

Udalak oraindik ez du erabaki udal lurzoruan eraikiko diren babes ofizialeko 33 etxebizitzak alokairuan edo jabetzan esleituko diren, gainerako guztiak bezala.

Udalak oraingoz ez ditu onartu ez Altzateko ez Olatzarreko etxebizitza babestuen kasuan, etxebizitzak esleitzeko zozketetan parte hartzeko bete behar diren baldintzak. Apirilean onartzea aurreikusten da.

Hala ere, informazioa behar bezala argitaratuko da, bai udalaren web orriko ondorengo atalean: https://azkena.lezo.eus/eu/jendaurrean, bai beste bide batzuetan.

Eusko Jaurlaritzak eraikiko eta kudeatuko ditu 52 zuzkidura-etxebizitza eta horien garajeak Aralar kaleko 1ean. Alokairuan esleituko dira eta eskuratzeko baldintzak zein diren jakiteko, 012 zenbakira deitu eta Etxebizitza Departamentuaz (Etxebide) galdetu behar da. Udalak eraikitzeko lizentzia 2021eko ekainean eman zuen.