Kontratazioa zuzena izango da, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean udako zerbitzua eskaini ahal izateko
Izena emateko epea ekainaren 7an amaituko da
Altzate igerilekuetako tabernan zerbitzaria behar da, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean udako zerbitzua eskaini ahal izateko. Horretarako Udalak langile bat kontratatzeko prozesua abiarazi du. Kontratazioa zuzena izango da eta lanposturako ezinbesteko baldintza izango da langabezian egotea eta autonomoa izatea. Horrez gain, lehentasuna emango zaio euskararen ezagutzari.
Informazio gehiago jaso edota izena emateko, interesdunek hirigintza saileko arduradunarekin (Aitor Iztueta Garaikoetxea) hitz egin beharko dute. Izen ematea zabalik egongo da ekainaren 7a arte.