Udalak Olazarreko babes ofizialeko 33 etxebizitzatarako eta 24 etxebizitza tasaturako esleipendunen zerrendak jakinarazi ditu, baita itxaron-zerrendan geratu diren eskatzaileenak ere.
Datozen egunetan, Udala Construcciones Michelena eta Lecuona Sucesores, S.L. etxebizitzen sustatzailearekin harremanetan jarriko da, esleipendunen eta itxaron-zerrendan geratu direnen datuak eta aurkeztutako dokumentazioa partekatzeko. Prozesu horren bidez, parte-hartzaile guztiek behar bezala informatuta egotea bermatu nahi da.
Informazioa partekatutakoan, sustatzailea esleipendunekin komunikatuko da, etxebizitzen kontratuak arian-arian gauzatzen hasteko. Gainera, gogorarazi nahi da zozketan parte hartzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez zuten baina baldintzak betetzen zituztela adierazi zuten eskatzaileek kontratua formalizatzeko sustatzaileak eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dutela.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei, eta gogorarazi oso garrantzitsua dela etxebizitza horiek eskuratzeko ezarritako epeak betetzea.