Uztailaren 2 eta 3an Frantziako Tourra Gipuzkoako hainbat herritan ibiliko da, besteak beste, Lezon. Trafikoan hainbat kalte sortuko dira.
Frantziako Tourra Gipuzkoako hainbat herritan ibiliko da uztaileko lehen egunetan, besteak beste, Lezon. Hori dela eta, trafikoan egongo diren aldaketak jakinarazi nahi ditu Lezoko Udalak.
Uztailak 2, Gasteiz-Donostia etapa
Uztailaren 2an, igandea, etapa Gasteiztik atera eta Donostian amaituko da.
Egun horretan, Hondarribitik Jaizkibelgo errepidetik (GI-3440) iritsiko da lasterketa Lezora. Lezo, Jaizkibel etorbidetik gurutzatu ondoren, Altamirako biribilgunetik igaroko da lasterketa eta Donostiako erdigunean amaituko da.
Hauek izango dira, gutxi gorabehera, Lezotik igarotzeko ordutegiak:
Zirkuitua ixteko ordua 14:04
Ibilgailu batek berak ere, ezin izango du errepidea zeharkatu. Ikusleek arretaz zeharkatu dezakete lasterketa.
Karabana: 15:19
Lasterketa: 16:53
Lasterketa martxan den bitartean inork ezingo du errepidea zeharkatu.
Zirkuitua ixten den unetik aurrera, ibilgailuek ezin izango dute errepidea zeharkatu, beraz Jaizkibel etorbidearen eta Polentzarrene kalearen (Portua) artean geratzen diren ibilgailu guztiak isolatuta geratuko dira. Oinezkoek eremu horretara sartzeko, Bekoerrota Kiroldegiaren parean errepidea zeharkatzen duen oinezkoentzako pasabidetik joan beharko dute.
Gainerako zonaldetan dauden ibilgailuek, Gaintxurizketako GI-2638 errepidea hartuta, AP8 autobidera sartu ahal izango dira Txingudi merkataritza-gunearen ondoko sarbidetik.
Jaizkibelerako sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat, gutxienez 48 ordu lehenago, egoiliarrentzat eta behar bezala identifikatutako baimenduentzat izan ezik. Horiek Udaltzaingora joan beharko dute egiaztagiria eskatzera.
Uztailak 3, Amorebieta-Baiona etapa
Uztailaren 3an, etapa Donostiatik aterako da eta Altamirako biribilgunetik igaroko da, aurreko eguneko aurkako noranzkoan. Jaizkibel etorbideko 1-9 zenbakitik jarraituko du, Errenteriarako norabidean.
Zirkuitua ixteko ordua 12:52
Ibilgailu batek berak ere, ezin izango du errepidea zeharkatu. Ikusleek arretaz zeharkatu dezakete lasterketa.
Karabana: 14:07
Lasterketa: 15:45
Lasterketa martxan den bitartean inork ezingo du errepidea zeharkatu.
Kalteak aurreko egunean baino handiagoak izango dira; izan ere, Gaintxurizketako eta Altamirako biribilguneak itxi egingo dituzte. Lezo ibilgailu bidez isolatuta geratuko da horren ondorioz.
Herritik atera edo sartzeko, Bekoerrota Kiroldegiaren parean, Jaizkibel etorbidearen gaineko oinezkoentzako pasabidea erabili beharko dute herritarrek. Puntu horretatik Renferen geltokira joan ahal izango da. Trena da gomendatzen den garraiobidea, autobus zerbitzuetan ere bide mozketek eragina izango baitute.
Horregatik guztiagatik, eta lurralde osoan trafikoan eragin handia izan dezaketenez, errepideko garraioa ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen da, eta, beharrezkoa izanez gero, aldez aurretik planifikatzea, ibilbide osoa arazorik gabe egiteko aukera egiaztatuz.
Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, batez ere trenbidekoa.
Bi egunetan Lezon jardun behar duten larrialdi-zerbitzuentzat (soilik suhiltzaileentzat, babes zibilekoentzat, anbulantzientzat eta polizientzat) sarbide bat prestatuko da portu-eremutik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgune ofizialean: https://letour.euskadi.eus, Eragozpenak saihestu atalean.