KULTUR-AGENDAKO SARRERAK EROSTEKO PLATAFORMA BERRIA

Az, 2025-04-02 18:22

Lezoko Udaleko kultur-agendako sarreren webgunea berritu du Lezoko Udalak. Programa informatikoa desberdin izan arren, funtzionamendu bera izango du eta webgune bera izango da: https://sarrerak.lezo.eus/ 

Erabiltzaileek orain arte erabiltzen zuten kontua mantenduko dute posta elektroniko berarekin. Halere, pasahitza berrezarri beharko dute lehenengoz plataforma berria erabiltzerakoan. Enpresa aldaketa egon denez, segurtasun arrazoiengatik, beharrezkoa da hau egitea. Horretarako, Lezoko Udaleko Kultur Sailetik aurretik kontua zuten erabiltzaileei jarraitu beharreko pausuak helarazi dizkie. Prozedura erraza eta intuitiboa da.

Aurretik erositako sarrerak eta Gezala Lagun txartelak, bai eta gonbidapenak ere erabili ahal izango dituzte. 

Edozein zalantza izatekotan, udalak harremanetan jartzera gonbidatzen ditu herritarrak: 943513476 / kultura-administraria@lezo.eus.

Arloa edo saila