Poesia Kaiaren urontzia aurrera doa

Og, 2023-11-16 16:55

Poesia Kaiaren 3. edizioa aurkeztu da.

Lezoko Udalak Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren edizioa aurkeztu du gaur goizean. Prentsaurrekoan Aitzol Saizar (Kultura zinegotzia), Xanti Val (Kultura teknikaria), Xosé Estévez (historialaria) eta Juan Ramon Makuso (idazle, irakasle eta Poesia Kaiaren sortzailea) izan dira.

“Guretzako ohorea da literaturan hain ohikoa ez den agerpen berezia herrira ekartzea, poesia hain zuzen ere. Horretarako hainbat jarduera antolatu ditugu azaroaren 21etik 25era” adierazi du Saizarrek.

Berrikuntza gisa, aurten Aurelio Agirre Galarraga galiziar poeta omentzeko ekitaldiak antolatu dira (Maria Josefa Galarraga lezoarraren semea zena).

Ekitaldi hauetan bi galleguista ezagunen laguntza izango du udalak:

Adolfo Muinos, Rianxoko alkate ohia eta pedagogoa.

Xose Estevez, historialaria eta irakasle ohia.

Egitaraua ondorengoa izango da:

Azaroak 21, asteartea, 19:00etan Kultura Aretoan

Adolfo Muiños-en eskutik "Aurelio Aguirre Galarraga” galiziar poeta handiaren inguruko hitzaldia.

 

Azaroak 22, asteazkena, 19:00etan Gezala Auditoriumean

Euskadi-galiziar errezitaldi musikatua:

        Aurelio Aguirre, Rosalia de Castro, Antton Kazabon eta Lander Zurutuzaren poemak.

  • Musika: Suo-Gân TaldeaEdurne Saizar (pianoa), Haizea Lekuona (txirula) eta Oihane Mitxelena, (akordeoia).

 

Azaroak 23, osteguna, 19:00etan Kultura Aretoan

Aurora Luque (2022ko Poesia Sari Nazionala) eta Maite Lopez de las Heras, Safo poetaren euskaratzaileak eginiko hitzaldi-errezitaldia.

 

Azaroak 25, larunbata, 19:00etan Gezala Auditoriumean

4 olerkari eta musikari baten errezitaldia:

Luis Garde (Euskadi Saria 2016),  Lizar Begoña  (2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazlea), Fermín Herrero (poeta eta irakaslea),  Mikel Arruabarrena (gipuzkoar poeta eta fisikaria) eta Jon Makuso bibolinan.

Amaieran, Poesia Kaia egitasmoa gazteengana iristeko ere sortua izan zela gogorarazi nahi izan nahi du Makusok “poesia gertutik nola dagoen ezagutzen dugu eta eskerrak eman nahi dizkiet gazteei, poesiaren soka eusteagatik. Soka oso fina dago eta azkar apurtu daiteke, indar handia behar dugu eta aktibismoa. Gu aktibistak garela diot beti”.

Sarrerak doakoak dira eta udaleko webgunean daude eskuragarri.

Arloa edo saila