Antzerkia apirilaren 16an izango da, 19:30etatik aurrera.
Lezoko Udaleko Kultur egitaraua aurrera doa astero. Asteburu honetan, "Sagastitarrak" izango dira herrian. Horien artean, 3 aktore bikain: Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza eta Ainhoa Etxebarria.
19:30etan izango da antzerkia Gezala Auditoriumean. Sarrerak ondorengo estekan eros daitezke: SARRERAK.
Emanaldiaren ostean "Txalostean" solasaldia, Agurtzane Intxaurragak bideratua.
Sinopsia
Sagastitarrenean –goi burgesiako familia– alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile feministak bere lehen abizenaren ordez amarena jartzea erabaki du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean". Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Horregatik, amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek abizena aldatzeko asmoa bertan behera utz dezan.
Fitxa
- Egilea: Ramón Madaula
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Itzulpena: Martin Agirre
- Eszenografia : Asier Sancho Senosiain
- Jantzien Diseinua: Cristina Martinez
- Argiztapena: Julen Zaballa
- Teknikoa: Alfredo Medina
- Argazkiak : David Vicente
- Kartela: Asier Sancho
- Aholkularitza juridikoa: HATOR
- Asegurogintza: FREMAP
- Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre
- Ekoizpen Arduraduna: Xabier Agirre
- Ekoizpena: TXALO