LEZOKO UDALAK 2 LANPOSTU BETE BEHAR DITU

Ar, 2024-09-10 09:56

Behin-behineko bi lanpostu hauek, Brigada eta Udaltzaingo sailen laguntzaile gisa lan egiteko dira Lezoko Santakrutzak irauten duten bitartean, irailaren 13tik 16ra bitartean.

2024ko Santakrutzetan errefortzu lanak egingo dituzten bi langileren bila dabil Lezoko udala. Gutxieneko baldintza batzuk betetzen dituzten orok eman dezake izena irailaren 11 baino lehen (hau barne). Ezinbesteko baldintza, DBHko titulua izatea da. Baloragarriak diren beste ezaugarri batzuk dira, euskara ezagutza, Oarsoaldeko eskualdean erroldatuta egotea, langabezian egotea eta Lanbiden alta moduan inskribatuta egotea.

Behin-behineko bi lanpostu hauek lanaldi osokoak dira, eta irailaren 13an hasi eta 16ra artekoak izango dira, hau da, guztira lau egun. Ordutegia beharren araberakoa izango da.

Gogoratu izen ematea bi egun barru amaituko dela, irailaren 11ean.

Xehetasun gehiagorako: https://labur.eus/nA3NE