Martxan jarri berriak diren proiektuentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Al, 2018-10-08 16:12

Autonomo edo Ondasun Erkidegoetako bazkideen proiektu berriek eskaera egin aurretik gauzatu dituzten inbertsioak eta datozen 6 hilabetetan egingo dituzten sustapen-, funtziomanedu- eta kudeaketa gastuak diruz laguntzeko eskaera egiteko epea zabalik dago. 30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.

Urriaren 4an argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi programa hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan 15 egun baliodun izango dira eskaera aurkezteko urriaren 5etik hasita.

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da. Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da. Autonomo eta Ondasun Erkidegoetako bazkideek egin ahal izango dituzten eskaerak Lanbideren bulegoetan.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

- Aktibo finkoetan egindakoa inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)

- Datozen 6 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

Inbertsioetarako diru-laguntza:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apei-2018/

Gastuetarako diru-laguntza:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apec_2018/
 

Arloa edo saila