Oarsoaldeak Turislan azokaren 2. edizioan parte hartuko du

Ar, 2018-01-23 12:42

Turismo sektorearen Enplegu Azoka, Ficoban egingo da otsailaren 26 y 27an. Helburua, kalitatezko enplegua eta profesionala sortzea da, Gipuzkoako sektorea profesionalizatzeko. Horiek horrela, topaketa honetan parte hartzeko deialdia egiten da eskualdean, bai enpresei, lanpostuak eskaini ditzaten baita interesatuak dauden pertsonei ere, edozein dela ere beraien prestakuntza.

Turislan, enplegurako aukera bat izateaz gain,  kalitatezko enpleguaren eta sektorearen profesionalizazioaren aldeko apustu bat ere bada. Turislan azokak aukera ematen du formazioa emateko, esperientziak trukatzeko, irekitzekotan dauden hotel berriek beharko duten jendea kontratatzeko, eta turismoaren sektoreak lurraldearen ekonomian duen garrantzia geroz eta handiagoa ikusarazteko.

Enplegu Azoka Aste Santuan hasten den goi denboraldiko kontratazioen atarikoa izango da. Horregatik, aurten lehenago egingo da. Batetik, topagune izan nahi du lan bila ari diren pertsonentzat eta turismo sektorean askotariko profilen bila ari diren enpresentzat; bestetik, plataforma izan nahi du turismoari lotutako ikasketak egin eta lehen lanpostuaren bila ari diren pertsonentzat, sektorean nolako garapen profesionala izan dezaketen ezagutu nahi dutenentzat edo turismoaren sektorean lanean hasteko orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere bada.

Turislanen parte hartuko duten enpresa batzuek bete beharreko lanpostuak izango dituzte; beste batzuek, berriz, etorkizuneko beharretarako lan poltsak osatzeko hautagai posibleak ezagutu nahi dituzte. Azokan parte hartuko dute, halaber, turismoaren sektorearekin lotutako proiektu profesionalak dituzten enpresek, hain zuzen, lankidetza bideak zabaltzeko eta iritziak trukatzeko beren proiektuak ezagutzera eman nahi dituztenek.

Oarsoaldearen parte-hartzea

Oarsoaldeak mordoxka bat urte daramazki ekintzailetza lantzen, zerbitzuak eta turismo proiektuak sustatzen,  baita lan bitartekaritza lanetan ere,  beraz, Foru Aldunditik proposatutako lankidetza eta helburuak guztiz koherenteak dira eta ezin hobeto egokitzen dira agentziaren lerroekin, Oarsoaldeako lehendakaria den Jexux Leonetek jakinarazi duen bezala.
Orsoaldeak, beraz, lan eskaintzen bitartekari gisa jardungo du,  lan eskaintzak jasotzen laguntzen, azokaren egunerako pertsonen hautapena eta elkarrizketa pertsonalizatuak egiten,  eskatzen duten enpresentzako. Sare sozialen bidez ahalik eta publizitate gehien ematen saiatuko da eta informazio guztia eskuragarri egongo da  turislan.ficoba.org. web orrian.

Oarsoaldearekin batera, 4 dira ferian elkarrekin lanean arituko diren Gipuzkoako garapen agentziak:

Bidasoa Activa

Oarsoaldea

Tolosaldea Garatzen

Uggasa

Nola parte hartu:

Turislan azokan parte hartzeko interesa duten pertsonak eta enpresak,  turislan.ficoba.org web orriaren bitartez egin dezakete. Enpresentzat epea, lan eskaintzak bidaltzeko otsailaren 5 arte izango da eta lan eskaintza hauetan izena eman nahi dutenek, aukera izango dute otsailaren 8tik otsailaren 14 arte. Hala ere, bi kasuetan Oarsoaldearekin zuzenean harremanetan jar daitezke 943 510 200 telefonoan eta otsailaren 5 baino beranduago enpresaren batek lan eskaintza bat bidaliko balu, eskaintza kudeatuko litzateke.

Eskualdeko enplegu agentzietara, udaletako gizarte zerbitzuetara eta kultura etxetara liburuxka informatiboak bidaliko dira, enplegu eskatzaileak azokan izena ematera animatzeko.

2017ko balantzea

Turislaneko lehen edizioak harrera oso ona izan zuen bai sektoreko profesionalen bai enplegu eskatzaileen aldetik. 2.236 bisitari jaso zituen; 215 lanpostu; 3.900 curriculum eman ziren; 120 kontratu itxi ziren eta 25 aurkezpen eta tailer antolatu ziren.

 

Arloa edo saila