Oarsoaldeko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanean, "Turislan", turismo sektoreko lehen enplegu azokaren antolakuntzan parte hartuko du. Gauzak horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore turistikoaren lehen enplegu azoka egingo du Ficoban datorren martxoaren 27an eta 28an.
Eustatek argitaratu dituen azken datuak kontuan hartuz, Gipuzkoan turismo arloan egiten den gastua, barne-produktu gordina (BPG) osoaren %7,4a da. Datu esanguratsuak dira oso, lurraldearen garapen ekonomikorako, aberastasuna sortzeko eta enplegua sortzeko motore garrantzitsuenetarikoa dela egiaztatzen duelarik. Horiek horrela, Foru Aldundiaren ustez Gipuzkoako sektore turistiko desberdinetan kalitate adierazleak hobetzeko esfortzu berezia egitea ezinbestekoa da. Etortzen diren bisitariak, gure lurraldearen preskriptore ezin hobeak dira eta oso garrantzitsua da beraien esperientzia paregabea eta errepikatu ezina izatea.
Norakoaren kalitatea hobetzeko eta sektorea profesionalizatzeko helburuari eutsiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore turistikoaren lehen enplegu azoka egingo du Ficoban datorren martxoaren 27an eta 28an.
Azoka batik bat lan bila dabiltzan pertsonei zuzentzen bazaie ere, plataforma izan nahi du, halaber, sektore turistikoan profesionalki garatzeko duten gaitasuna ezagutarazi nahi duten horientzat edo orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakin badaki sektore turistikoa indartzen ari dela eta enplegu eta ekintzailetza aukera onak sortu daitezkela eta honenbestez, enpresa eta lan bila dabiltzanen artean azoka ezagutzera emateko eta lan eskaintzak lortu eta kudeatzeko, Gipuzkoako garapen agentzia desberdinen laguntza izango du aldundiak, horien artean, Oarsoaldea.
Oarsoaldearen parte-hartzea
Oarsoaldea urteak daramazki ekintzailetza sustatzen, zerbitzu eta proiektu turistikoak sustatzen eta enplegu arloan bitartekaritza lanetan, eta ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen helburuekin bat egiten dute eta agentziaren lan lerroekin bateragarriak dira erabat. Honenbestez, lan eskaintzak kudeatuko ditu eta sektore turistikoko enpresen artean eta enplegu bila dabiltzanen artean azoka ezagutzera emango dute. Era berean, azokan “stand” bat jartzeko aukera eskainiko da, beti ere enplegua, lan orientazioa eta prestakuntzarekin lotura dutenak. Horrez gain, enplegua eta turismoarekin lotutako hitzaldiak, tailerrak eta mintegiak eskainiko dira, azoka irauten duen bi egun horietan zehar, lan elkarrizketak egiteko aukera izango dutelarik.
Oarsoaldearekin batera, Gipuzkoako beste 6 garapen agentzia hauek elkarlanean arituko dira azoka honetan:
• Bidasoa Activa
• Oarsoaldea
• Urola Kosta
• Tolosaldea Garatzen
• Uggasa
• Debagoiena
Nola parte-hartu azokan:
Turislan azokan parte hartu nahi duten pertsonek edo enpresek honako helbide honetan informazio gehiago lortu dezakete: turislan.ficoba.org/ edo Oarsoaldearekin harremanetan jarri daitezke honako telefono honetan: 943 510 200.
Arloa edo saila