Kantekin giro atseginean gozatzea du helburu.
Ohitura izan den moduan, musika herrikoia maite dutenek hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatetan elkartuko dira berriro, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.
Hortaz, urteko bosgarren kantujira maiatzaren 21ean izango da. 12:30ean Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emango diote amaiera
Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO.
ANIMA ZAITEZTE, asmo bakarra, kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da.
“Ikusi mendizaleak”, “Euskal Herrian euskaraz”, “Loretxoa”, “Boneto eta Txapela”, “Itsasoan urak haundi”, “Itsasoari begira”, “Bedatsian”, “Maitasuna”, “Joseba Elosegiri” eta “Boga Boga” kantak abestuko dituzte.