Udako ordutegia Altzate igerilekuan

Al, 2025-06-23 14:02

Ekainaren 16tik irailaren 7ra bitarte Altzate igerilekuak udako ordutegia izango du.

Urtero moduan, udako ordutegia izango du Altzate igerilekuak irailaren 7ra arte. Ordutegi aldaketarekin batera, belardia eta ur-jolasak irekita egongo dira.

Udako ordutegia hau izango da:

Astelehenetik ostiralera: 8:15 - 21:00
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:30 - 21:00