Altamira auzoan aparkatzeko txartelak berritu behar dira

Ar, 2022-08-30 13:50

Epea irekita dago eta azaroaren 30ean amaituko da.

2022ko abenduaren 31n Altamira auzoko Tomas Garbizu kalean aparkatzeko txartelak iraungiko dira.

Hori dela eta, txartelak berritzeko epea ireki du Lezoko Udalak aste honetan. Txartelek hiru urteko balioa izango dute: 2023ko urtarrilaren 1etik 2025ko abenduaren 31ra bitarte.

Eskaera epea: 2022ko azaroaren 30a arte.

Eskaerak aurkezteko moduak:

• Aurrez-aurre: eskaerak Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan jasoko dira, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:30ak bitarte, dagokion 10€-tako tasa ordainduz.

• Telematikoki: www.lezo.eus web orriaren bitartez (B@kq edo sinadura elektronikoa erabiliz). 10€-tako tasa aldez aurretik ordaindu beharko da (transferentziaz) eta ordainagiria eskaeran atxikitu.

Eskaera egiteko baldintzak:

• Eskatzailea Lezon erroldatuta egon behar da.

• Ibilgailuaren helbide fiskala trafikoan (DGTn) Lezon izan behar du.

• Eskatzaileak ezin du Udaletxearekin zorretan egon.

Informazio gehiagorako jarri Udaltzaingoaren bulegoarekin harremanetan: 943524003.

Arloa edo saila