Aparkaldi mugatua arautzeko ordenantza berriari onarpena eman zaio.
Urtarrileko Ohiko Osoko Bilkuran aparkaldi mugatua arautzeko ordenantza berriari onarpena eman zitzaion. Erabaki hori Mugikortasun Planean oinarrituta dago. Plan horretan, herritarrei inkestak egin zitzaizkien zituzten beharrak jakiteko eta gizarte-eragileekin partaidetza-prozesu bat egin zen. Gainera, kale horietako trafikoa orduko neurtu, aparkatutako kotxe kopurua zenbatu eta aparkatutako ibilgailuen jatorriak aztertu ziren.
Hala, bertakoentzat aparkatzeko 2 zonalde berri ezarriko dira herrian.
Hortaz, aurreko gehitzen badiogu, 3 zonalde izango dira guztira:
1. zonaldea: Tomas Garbizu kalea. Ordenantza honek eragina izango du Tomas Garbizu kaleko aparkalekuetan (hain zuzen kale horretako 1 zenbakitik 20 zenbakia bitartekoetan).
2. zonaldea: Polentzarrene, Guillermo De Lazon eta Hipolito Gezala kaleak. Ordenantza honek eragina izango du Polentzarrene kaleko aparkalekuetan (kale hasieratik, kale Nagusia 25 zenbakiko garaje sarreraraino), Guillermo De Lazon kaleko aparkaleku guztiak (1tetik 20ra) eta Hipolito Gezala kaleko aparkaleku guztiak.
3. zonaldea: Zubitxo kalea eta Elias Salaberria kalea. Ordenantza honek eragina izango du Zubitxo kaleko aparkalekuetan (23 zenbakitik 37 zenbakira) eta Elias Salaberria kaleko aparkalekuetan (1 zenbakitik 14 zenbakiraino kaleko bi aldeetan).
Zonalde hauetan aparkatzeko ordutegia 20:00etatik 08:00etara izango da. Ordutegi horretan, dagokion udal baimena dutenek soilik aparkatu ahal izango dituzte euren ibilgailuak.
Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatearen iritziz “aparkatzeko arazoak konpontzeko lanean jarraitzen dugu. Beste herriko kotxeak Lezon ez aparkatzeko neurri egokia dela uste dugu. Gainera, lezoarrek txartel hau lortzeko, tramite azkarra eta erraza besterik ez dute egin beharko”.
Txartela izateko eskabidea udal bulego orokorrean egin beharko da eta 10 euroko prezioa izango du.
Txartela izateko baldintzak ondorengoak izango dira:
1-Lezon erroldatuta egotea eta ibilgailua Lezoko Udalean erroldatuta edukitzea.
2-Udalarekin zorrik ez izatea.
3-Txartela egiteko eta izapidetzeko gastuei dagokien udal tasa ordaintzea, ordaindu beharrekoa dagokion araudi fiskalean jasota dago.
4-Kotxeko segurua indarrean izatea.
Ordenantza osoa Lezoko Udalean kontsultatzeko aukera izango dute herritarrak datozen egunetan.
Eskatutako baldintzak aldatu ezean, txartela behin onartuta, iraunkorra izango da.