Udal mantenurako burutu behar diren lanengatik izango da.
Datorren astean zehar (ekainaren 27tik uztailaren 4ra), Gurutze Santuaren plazarako sarbidea itxita egongo da, burutu beharreko udal mantenu lanak direla eta. Obra hauek lehenago egitea aurreikusia bazegoen ere, lanak burutuko dituen enpresa pieza baten zai zegoen eta atzeratu behar izan ziren.
Lan hauen ondorioz, ibilgailuek Donibane kaletik sartzea debekatua izango dute.
Salbuespen gisa, ondoren aipatutako ibilgailuei Kale Nagusitik sartzeko baimena emango zaie:
-Zamalanetako ibilgailu profesionalak: astelehenetik larunbatera 8:00etatik 13:30etara.
-Kale Nagusiko garajeetako erabiltzaileak.
Salbuespenezko kasu horietan, sarbidea eta irteera Kale Nagusitik egin beharko dira.
Larrialdiren bat gertatuz gero (anbulantziak, suhiltzaileak…) Udaltzaingoari deitu beharko da: 943524003.
Lezoko Udalak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik baina herriaren onurarako diren lanak burutzea beharrezkoa dela adierazten du.