Aste batzuk barru burutuko dira.
Maiatzaren amaieran Gurutze Santuaren plazako sarbidean egin behar ziren mantenu lanak atzeratu egin dira.
Lan hauen hasiera aste batzuk barru izatea aurreikusten da, baina, Lezoko Udalak aldez aurretik jakinaraziko du.
Obra hauen ondorioz, ibilgailuek Donibane kaletik sartzea debekatua izango dute, (zamalanetakoak eta inguruan garajeak duten herritarrak izan ezik).
Udalak, berriro ere, barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik baina herriaren onurarako diren lanak burutzea beharrezkoa dela uste du.
Arloa edo saila