Lezoko aparkaldi mugatua, ekainaren 19tik aurrera

Az, 2023-06-14 23:22

Lezoko aparkaldi mugatuak ekainaren 19tik aurrera kontrolatzen hasiko dira.

Lezoko Udalak jakinarazi nahi du aparkatzeko txartelen eskaera asko jaso dituenez, atzeratu egiten ari direla. Horregatik, egindako tasa eta eskaera ordaindu duten pertsona guztiek aparkaldi mugatuko guneetan aparkatu ahal izango dute, nahiz eta oraindik txartela jaso ez.

Udaltzaingoak ekainaren 19tik aurrera egingo ditu kontrolak, aurreikusita zegoen bezala. Kontrol horiek egiteko, eskaerak eginda eta ordainduta dituzten ibilgailuen matrikulen zerrenda erabiliko da.

Seinaleztatutako guneetan aparkatzeko ordutegi mugatua hauxe izango da: 20:00etatik 08:00etara.
 

Arloa edo saila