Egoiliarren txartela eskatu beharko da herriko hainbat zonaldetan aparkatzeko.
Lezoko Udalak jakinarazi nahi du ekainaren 19tik aurrera Lezoko aparkaldi mugatuak kontrolatzen hasiko dela. Hori dela eta, herriko hainbat zonaldeetan aparkatzeko egoiliarren txartela eskatu beharko da.
Eremuak ondorengoak izango dira:
Lehenengo zonaldea: Tomas Garbizu kalea.
Bigarren zonaldea: Polentzarrene, Guillermo de Lazon eta Hipolito Gezala kaleak.
Hirugarren zonaldea: Zubitxo kaleta eta Elias Salaberria kalea.
Bidegabeko aparkalekuak ez dira, berez, ekainaren 19a arte kontrolatzen hasiko. Data horretatik aurrera ezin izango da baimenik gabe aparkatu. Kontrolak hasi baino astebete lehenago beste bando baten bidez gogoratuko zaie lezoarrei.
Zonalde hauetan aparkatzeko ordutegia 20:00etatik 08:00etara izango da. Ordutegi horretan dagokion udal baimena dutenek soilik aparkatu ahal izango dituzte euren ibilgailuak.
Txartelak 10 euroko prezioa du eta ondorengo baldintzak bete beharko dira eskatzeko:
- Lezon erroldatua egotea eta ibilgailua Lezoko Udalean erroldatua edukitzea.
- Udalarekin zorrik ez izatea.
- Kotxeko segurua indarrean izatea.
Txartela eskatzeko moduak:
-Presentzialki, Udal bulegoetan (erregistroan) 08:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera.
- Internet bidez: HEMEN.
Altamira auzoan aparkaldi mugatua arautzen duen aurreko ordenantzaren arabera, 2025/12/31ko iraungitze data duten txartelak, iraunkorrak izatera igaroko dira eta eremu berri guztientzat baliogarriak izango dira.