UDAZKENEKO KULTUR AGENDA, LABETIK ATERA BERRIA

Og, 2024-09-19 19:53

Jon Legorburuk eta Xanti Valek, Kultura zinegotzi eta teknikariak hurrenez hurren, udazkenerako kultur agenda aurkeztu dute. 53 jardueraz osatutako programa da, non diziplina artistiko nagusiak dantza, antzerkia eta solasaldiak izango diren Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak 17 emanaldirekin borobilduko du eskaintza.

Lezoko Udaleko Kultura Aretoan aurkeztutako kultur proposamenak 53 jarduera biltzen ditu. Besteak beste, dantza, antzerki, zine-emanaldi, poesia, ipuin-kontalari, musika, hitzaldi eta bestelako hainbat 53 jarduera txiki. Kalitatezko programazioa guztiz, non lezoarrek disfrutatzeko eta kulturaz gozatzeko aukera bikaina izango duten.

Jon Legorburu Kultura zinegotziaren hitzetan: "Programatutako jarduera guztietatik 14 zuzenki haurrentzako dira eta 15 helduentzako. Agenda hau osatzeko orduan, azken urteotako ildo beretik jo dugu, jendea Lezora etorri eta kultura kontsumitzera ohitu delako. Esan dezakegu Lezo dagoeneko erreferente bihurtu dela Kultura mailan".

Xanti Val eta Jon Legorburu prentsaurrekoan

Lezon programatutako jardueretan parte-hartze maila oso altua da, izan ere, Xanti Val kultura teknikariak  azpimarratzen duen bezala: "Gezala Auditorioak Euskal Herriko Antzoki Sareko asistentzia altuenetakoa du, bataz beste %70arekin. Atzetik lan asko dago baina, nahiz eta horretarako lan egiten dugun, sinestezina zaigu lezo moduko herri txki bat datu horietan mugitzea".

Aipatutako jarduera orokorrez aparte, badira udazkeneko kultura programazioaren barruan altxor diren hainbat jarduera, bere horretan ere, albiste izango direnak: Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren barruko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida (urriaren 5ean), Poesia Kaiaren laugarren ekitaldia (azaroaren 14 eta 16an) eta aurten lehenengo aldiz Antzerki Ametsetan antzerki konpainia amateurren topaketa (urriaren 25etik 27ra).

Horietan, kultura munduko pisuzko izen ugari aurreikusi dira, besteak beste, Jokin Oregi, Hegoa Álvarez, Galder Pérez, Pedro José Zabala edo Joseba Sarrionaindia. Argi dago Lezoko herria kultura jardueran erreferente bihurtzen ari dela.