Aipatu neurria zein zerbitzuen itxiera gaur egingo da, martxoak 12, 15:00etatik aurrera eta 15 egunekoa izatea aurreikusi du Udalak
Dena dela, Udalak arduraz jokatzeko zein Eusko Jaurlaritzatik zabaldutako aholkuak jarraitzeko gomendioa luzatzen die Lezoar guztiei
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Coronavirusaren kutsatzea geldiarazte aldera helarazitako azken gomendioei jarraiki, Lezoko Udalak, prebentzio neurriei heldu eta gaurtik aurrera, udal eraikinetako jarduerak bertan behera uztea erabaki du, gutxienez, datozen 15 egunetan.
Prebentzio neurri horri jarraiki, beraz, bertan behera gelditzen dira, besteak beste, kiroldegiko jarduerak, kultur ekintza zein ekitaldi oro (erakusketak, antzerkia, zinema…) Musika Eskolako jarduerak, liburutegia,…
Udal bulegoak, baina, zabalik mantenduko dira herritarren harrerarako. Dena den, aldi berean gehienez bi herritar artatuko direla adierazten da, horrenbestez mesedez, bulegoetara banaka joateko eskaera luzatzen diegu herritarrei.
Edozein kasutan, hartutako neurri horiek prebentzio neurriak dira, osasun publikoa zaindu eta lezoarren ongizatea bermatzeko neurriak, alegia.
Amaitzeko, helarazten dizuegu arduraz jokatzeko eta Eusko Jaurlaritzatik helarazitako prebentzio neurri edota aholkuei jarraitzeko gomendioa luzatzen dizuegu.
Era berean, gaixotasunaren sintomak antzemango bazenitu deitu Osasun Sailak horretarako ahalbidetutako telefonora: 900 20 30 50. Utz dezagun 112 zenbakia larrialdietarako.