COVID-19 koronabirusa
Tabernako jabea izan da PCR frogan emaitza positiboa jaso duena hornitzaile batekin kontaktuan egon ondoren.
Pertsona hori zein gertuko senitartekoak jada isolatuta daude, proba egitearen zain.
Joan den astean iragarri bezala, Lezoko Udalak COVID-19ak eragindako krisialdi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hiru laguntza lerro jarri ditu martxan:
Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresentzat diru-laguntzak, tokiko kontsumoa bultzatzeko “Lezo Bonua” eta ekonomia suspertzeko diru-laguntzak dira Udalak eskaintzen dituen hiru laguntza lerroak.
- Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntza hauen eskaera egiteko epea, 2020ko ekainaren 29a izango da.
- Helburua COVID-19aren eragina murriztea eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzea da.
Egoerak baldintzatuta, hasiera batean maileguak soilik eskainiko dira, hau da, harrera gela soilik egongo da irekita eta liburutegiko gainerako zerbitzuak etenda mantenduko dira eta erabiltzaileak banaka sartu beharko dute.
Ordutegia 16:00-20:00 bitartekoa izango da astelehenetik ostegunera eta 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitartekoa ostiraletan.
COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoari erreparatuz, helburua da lezoarren presio fiskala arintzea eta herritarrei ordainketarako malgutasuna eskaintzea.
Udalak herritarrei dei egiten die egun berezi horietan ere, orain arte egin bezala, arduraz jokatu eta festak etxean ospatzeko, horretarako balkoiak apainduz.
Helburua da koronabirusaren hedapena saihestea eta bereziki 2020ko kanpainan parte hartzekoak ziren haur zein pertsona guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea bermatzea.
Apirilean egin bezala, segurtasun neurriak mantentze aldera, publikorik gabe egingo dira, horrenbestez, erabiltzaileei guneetara ez bertaratzeko eskatu zaie.
Era berean, Udaletik etxeko hondakin organikoak konpostajearen bidez kudeatzen jarrai daitekeela gogorarazi dute, betiere, segurtasun eta higiene neurriak mantenduz.