Zabalik da merkataritza-sektorerako laguntza programa "Covid-19a"

Or, 2020-06-05 13:51
  • Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntza hauen eskaera egiteko epea, 2020ko ekainaren 29a izango da.
  • Helburua COVID-19aren eragina murriztea eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzea da. Batez ere norberaren kontura lan egiten duten pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei laguntzeko.

Laburki, diruz laguntzen diren kontzeptuak honakoak dira:

a) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14etatik  2020ko abuztuaren 31ra arte.

b) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

c) 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi eta jaso bada.

d) Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin:

          1. Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak.

          2. COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 €.

          3. Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14 etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

* Inolaz ere ez da kontuan hartuko gastu gisa fakturetako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) .

* Ez dira onartuko gastuak, zeinen zenbateko garbia, BEZa kenduta, 100 euro baino gutxiago direnean.

Nori dago zuzenduta 

  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Ikusi eskakizunak hemen

Araudia

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu laguntzak eskatzeko edo diru-laguntzen kudeaketan laguntza eskatzeko edo zure egoera azaltzeko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara.

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa: 943 494 129

WhatsApp: +34 943 494 129

+ info: www.oarsoaldea.eus