Konfinaktiboa lelopean, Eskola Kirola Etxean egitasmoak dagoeneko bi hilabete inguru daramatza martxan, martxoaren 23tik, alegia.
COVID-19 koronabirusa
Datorren astelehenetik aurrera udal bulegoak jendaurrera irekiko dira 8:30etatik 13:30etara, eta martxoaren 13a geroztik etenda dagoen aurrez aurreko arreta ematen hasiko da. Bulegoetan banan banako arreta egingo da eta gainontzekoak kanpoan itxaron beharko dute beharrezkoa den
distantzia soziala mantenduz.
Aurrez aurre ahalko dira egin Biztanle Erroldako tramiteak (altak, aldaketak, ziurtagiriak,…) Erregistro zibilekoak
(jaiotzak, ezkontzak, …), eskaeren erregistroa, etab.
Orain arte Lur Kortarekin egin bezala, astean behin, ostiraletan hain zuzen, Mikel Susperregiren ipuin kontaketa saio bat igoko da liburutegiko youtube kanalera zein Udalaren webgunera.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak datorren etapa berriari aurre egiteko helarazitako gomendioak berretsi eta gogorarazi dizkie Udalak herritarrei, birusaren hedapena gutxitzen joateko eta normaltasun berrira ahalik eta azkarren eta modu egokienean heldu ahal izateko.
Oarsoaldeak, merkatari eta ostalarien eskualdeko elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko burutzen ari diren topaketa eta ekintzen barruan, seigarren online topaketa antolatuko du datorren ostegunean, maiatzaren 14an, goizeko 10etatik 11etara bitartean, turismoa eta bere errealitate berria ardatz hartuta.
Covid19 alertak sortutako egoera dela eta, San Marko Mankomunitateak ondorengo neurriak hartu ditu 2020ko maiatzaren 4tik aurrera:
Gida hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kulturaren sektoreko profesionalei eskaintzen dien ezohiko aholkularitza-zerbitzuaren barruan sartzen da.
Zer aurkituko duzue gidan?
Online topaketa honetan, Gipuzkoako ostalarien presidente eta Espainiako ostalaritza elkarteko presidenteordea den Mikel Ubarrechena izango da.
Ekimenaren helburua da Lezoko ikasle guztiei interneterako konexioa bermatzea, COVID-19ak sortutako egoera honen aurrean haurrek martxa akademikoarekin etxetik jarraitu eta ikasketarik gal ez dezaten.
Horretarako Lezoko Udalak Izarkom telekomunikazio kooperatibak ahalbidetutako SIM txartelak eskuratu ditu herriko 9 familien artean banatzeko.
2020ko apirilaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak Ertzaintza eta Udaltzaingoak aplikatu beharreko eguneratutako irizpideen berrikuspena argitaratu zuen eta bertan ezarritakoaren arabera baratzeetan lan egin daiteke, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada.