Era berean, Eusko Jaurlaritzak datorren etapa berriari aurre egiteko helarazitako gomendioak berretsi eta gogorarazi dizkie Udalak herritarrei, birusaren hedapena gutxitzen joateko eta normaltasun berrira ahalik eta azkarren eta modu egokienean heldu ahal izateko.
40 egun baino gehiagoko etxeratzearen ondoren, poliki bada ere, gizartea hasi da pixkanaka normaltasun berri baterako urratsak egiten eta bideak oraindik luze joko duen arren, Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzak ibilbide honetan jarraitzeko helarazitako neurriak berretsi eta gogorarazi dizkie lezoarrei.
Era berean, eskerrak eman dizkie beste behin herritarrei konfinamendua bete eta ezarritako neurrien aurrean izandako jokaera eta jokabide onagatik eta deskonfinamendu prozesu honetan, orain arte bezala, zuhurtasunez eta arduraz jokatzen jarraitzeko eskatu die, birusaren hedapena gutxitzen joateko eta normaltasun berrira ahalik eta azkarren eta modu egokienean heldu ahal izateko.