Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, hirugarren online topaketa bat antolatu du datorren ostegunean, apirilaren 30ean, goizeko 10etatik 11etara. Bertan, egungo egoera, etorkizuneko egoera, bezeroak eta establezimenduetan egiten duten ibilbidea aztertuko dira, beti ere jabeak izango direlarik datorren aldaketaren aurrean protagonistak.
COVID-19 koronabirusa
Egokitzapenen artean, egoera aldatu bitartean, Altamiran edota landa eremuetan bizi diren adinekoen edota mugikortasun arazoak dituztenen mugikortasuna bermatzeaz gain, erosketak egin eta etxera eramateko zerbitzua ere eskainiko du.
Hurrengo bisitaldia hilaren 30ean egingo da eta egungo egoeraren ondorioz, segurtasun neurriak mantentze aldera, publikorik gabe egingo dira, horrenbestez, erabiltzaileei guneetara ez bertaratzeko eskatu zaie.
Aisialdiko baratzeen erabileraren inguruan, COVID-19 birusak sortutako alarma egoeran Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen azken aldaketak kontuan hartuta, Lezoko Udalak hurrengo neurriak ezarri ditu LEZOKO BARATZE PARKEAREN irekierarako:
COVID19 birusak sortutako osasun larrialdi egoera honen aurrean, Lezoko alkateak Udalaren laguntza eta babesa berretsi du beharra duten pertsona, familia, autonomo edota enpresei eskura dauden laguntzen inguruko informazioa eman eta horien eskaera zuzenean kudeatzeko.
Alarma-egoera hasi zenetik, 208 pertsonari eman zaie arreta
Oarsoaldeak eskualdeko langabetuak, autonomoak eta enpresak orientatzen ditu koronabirusak sortutako krisiari aurre egiteko neurri ekonomikoen inguruan.
Osasun larrialdi egoera honen aurrean asko dira jada etxean edo etxetik egiteko sortu diren ekimenak eta bide horretan, gaurkoan, Lezoko Udalak, Hezkide Eskolak eta Alboan lankidetzako gobernuz kanpoko erakundeak, elkartasuna oinarri hartuta, “Herritartasun Globala” ekimena aurkeztu dute.
Dagoeneko ia hilabete igaro da osasun larrialdi egoera indarrean jarri zenetik eta orduz geroztik, COVID19ak sortutako pandemia dela eta herritar oro etxean dago konfinatuta segurtasun eta prebentzio neurri gisa, norberaren burua zein gainerakoak zaindu eta ez kutsatzeko eta horrela, birusaren hedapena gelditzeko.
Lezon Maskarillak egiteko eta gehien behar dituztenei doan banatzeko, ‘Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea’ talde boluntarioa sortzen ari dira.
Gure alboan dauden mediku, erizain eta sektore honetan lan egiten duten guztientzat baita behar dituzten beste sektoreengana ere iritsi nahi dute.
COVID19ak sortutako itxiera eta isolamendu egoeraren aurrean, herritarren ongizatea bermatzen jarraitzea lehentasunezkoa izaten jarraitzen du Udalarentzat eta ildo horretan, adineko pertsonak herritar zaurgarrienak izanik, 70 urtetik gorako herritarrei dei egin zaie Udaletik haien egoera zein beharrak ezagutzeko.