Eskualdeko merkatari, ostalaritza eta zerbitzuen Elkarteak, Merkataritza Bulego Teknikoa eta lau Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez, aholkuak eta laguntza emateko daude.
COVID-19 koronabirusa
- Oarsoaldea Garapen Agentziak premiako likidezia programako eskaeren inguruan aholkatu eta tramitatu ahal izango dizkie eskualdeko enpresei eta autonomoei.
- Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen eta Elkargik kudeatuko duen programak, bost urterako interesik gabeko kredituak eskatzeko aukera ematen du.
COVID19ak sortutako egoera dela eta, Udalak jakinarazten du ostegunetan egin ohi den tamaina handiko hondakinen bilketa (altzariak, etxe-tresnak…) bertan behera gelditzen dela, koronabirusaren hedapena saihesteko.
Oarsoaldea eskualdeko udalek –Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, pertsona, enpresa, autonomo eta ekintzaileei laguntza eskainiko diete, argitaratu diren lehenengo dirulaguntzen berri emanez eta hauen eskae
COVID19ak sortutako egoera aintzat hartuta, udalak informazioa bateratzeko eta konfinamenduan gauden bitartean etxean zer egin iradokitzeko atal berezia sortu du udal webgunean.
Coronabirusak eragindako larrialdi zein konfinamendu egoera dela eta, azken asteotan kirola etxean egiteko baliabideak jarri dira martxan, berrogeialdia ez dadin kirola ez egiteko aitzakia bilakatu.
Gaur egun bizi dugun osasun larrialdi egoerak Osakidetzak eskaintzen dituen zerbitzuen berrantolaketa eragin du eta horren harira, Lezoko anbulatorioak, beste herrietakoak bezala, aldaketak izan ditu
Atzo alkate dekretu bidez onartutako neurrien artean daude zergen eta tasen inguruko honako erabakiak:
Udal zergak ordaintzeko epea luzatzea
Bozeramileen azken bileran erabaki zen ere udal zerga eta tasak ordaintzeko borondatezko epea abisu berria eman bitarte luzatzea, horrela osasun-krisiak herritarrei eragindako kalte ekonomikoak arintzeko. Erabaki da:
COVID-19 birusak sortutako ezohiko egoera dela eta hartu ditu Lezoko Udalak dagoeneko hainbat erabaki.