COVID-19 birusak sortutako egoera dela eta hurrengo neurriak hartuko dira LEZOKO BARATZE PARKEAn:
COVID-19 koronabirusa
Emergentzia egoera honen aurrean garbiketak duen garrantzia aintzat hartuta, Lezoko Udalak desinfekzio lanak hasi ditu gaur herri osoan zehar. Lan horien bitartez, espazio publiko oro desinfektatuko du datozen egunotan, noski, anbulatoriotik hasita. Horrez gain, herriko edukiontziak, barandilak, eserlekuak eta gainerako espazio publikoak (parkeak, plazak, saltoki inguruak..) sakonean garbituko ditu.
KOVID-19 birusak sortutako ezohiko egoera dela eta, udaletxeko bulegoetan edukiontziak irekitzeko baita poltsa konpostagarriak osasun neurri guztiak betez banatzeko dauden zailtasunak direla eta, etxeko hondakinen kudeaketaren inguruko hurrengo oharrak jakinarazten dira:
Koronabirusak eragindako larrialdi zein konfinamendu egoeraren aurrean, Lezoko Udalak hainbat gomendio eta eskakizun helarazi dizkie herritarrei pandemiari ahalik eta azkarren aurre egiteko eta bereziki, guztion osasuna eta ongizatea bermatzeko.
Koronabirusa dela eta, Bekoerrota kiroldegiko jarduerak, herriko udal eraikinetako gainerako jarduerekin batera, etenda daude. Kiroldegiko langileak, ordea, herritarrei jarduera fisikoa etxera gerturatzeko lanean ibili dira eta horri lotuta, azken egunotan herritarrentzat irekia den plataforma bat sortu dute, kirola etxetik egiteko hainbat bideoekin.
Koronabirusa dela eta, Udal eraikinetako jarduerak (liburutegia, kiroldegia, zahar etxea, Musika Eskola, Gezala Auditoriuma,…) bertan behera uzteaz gain, bulegoetako zuzeneko arreta zerbitzua ere eten egin da, prebentzio neurri gisa.
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak geure burua babesteko helarazitako gomendio nagusienak:
1. Eskuak maiz garbitu
2. Eztul edo doministiku egitean estali ahoa edo sudurra ukondoarekin edo zapi batekin
3. Mantendu metro bateko tartea, gutxienez, eztul edo doministiku egiten duten edo sukarra duten pertsonengandik
4. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa
5. Etxean edo leku publikoetan eskuekin ukitzen diren gainazalen garbiketa areagotu
Aipatu neurria zein zerbitzuen itxiera gaur egingo da, martxoak 12, 15:00etatik aurrera eta 15 egunekoa izatea aurreikusi du Udalak