KOVID-19 birusak sortutako ezohiko egoera dela eta, udaletxeko bulegoetan edukiontziak irekitzeko baita poltsa konpostagarriak osasun neurri guztiak betez banatzeko dauden zailtasunak direla eta, etxeko hondakinen kudeaketaren inguruko hurrengo oharrak jakinarazten dira:
- Martxoaren 24tik aurrera herriko errefusa eta organikoko edukiontziak irekitzeko ez da beharrezkoa izango txartelak erabiltzea, hau da, sarraila guztiak irekita utziko dira. Hori dela eta, udalak ez du txartelik banatuko.
- Poltsa konpostagarrien kasuan, herritarrei gogorarazten zaie poltsa mota horiek erabiltzea San Markos Mankomunitateak, eta hortaz Udalak ere, emandako gomendio bat dela, garbitasuna bermatzeko helburua duena, baina nahitaezkoa ez dena
- Hori horrela, eta kontuan hartuta poltsa horiek egun irekita dauden hainbat saltokietan eskuratu daitezkeela nahi izanez gero, Udalak bihartik aurrera bertan behera utziko du poltsa mota horien banaketa zerbitzua, hau da, udalak ez du poltsa konpostagarririk banatuko bihartik aurrera.
- Arren eskatzen zaie herritarrei, beraien hondakin organikoak jasotzeko plastikozko poltsak erabiltzen badituzte, horiek edukiontzi marroira ez botatzeko, haien edukia hustu ondoren edukiontzi horira baizik.
- Auzokonposta proiektuari dagokionez, telefono/email/whatsapp bidezko arreta mantentzen da. Hurrengo jarraipen bisita apirila bukaeran denez, orduan egoeraren arabera baloratuko da zer egin.
Azkenik, Covid-19 birusak kutsatutako etxeetako hondakinak nola kudeatu behar diren jakiteko, irakurri Estatuko Osasun Ministerioak ateratako agindua.
Etiketak