Koronabirusa dela eta, Bekoerrota kiroldegiko jarduerak, herriko udal eraikinetako gainerako jarduerekin batera, etenda daude. Kiroldegiko langileak, ordea, herritarrei jarduera fisikoa etxera gerturatzeko lanean ibili dira eta horri lotuta, azken egunotan herritarrentzat irekia den plataforma bat sortu dute, kirola etxetik egiteko hainbat bideoekin.
Jarduerak bost taldetan banatu dira:
- Jarduera koreografiatuak
- Jarduera funtzionalak
- Gimnasia leunak
- Familian egiteko jarduerak
- Lehen sorospenei buruzko bideoak
Plataforma euskaraz zein gaztelaniaz dago eskuragarri eta bideoak, BXPorteko zentro guztietako monitoreek egindakoak dira, plataformari aberastasun handiagoa emateko eta ariketa aukera zabal eta anitzagoa izateko.
Gauzak horrela, egunero bideo desberdinak izango dituzte herritarrek eskuragarri eta funtzionaltasun berriak ere ezarriko zaizkio, hala nola zuzeneko klaseak, eguneroko errutinak…
Berrogeialdia ez dadila kirola ez egiteko aitzakia izan!
Plataformara sarbidea: https://entrenadesdecasa.bpxport.es/