COVID-19 birusak sortutako ezohiko egoera dela eta hartu ditu Lezoko Udalak dagoeneko hainbat erabaki. Erabaki horiei beste zenbait gehitzen zaizkie gaurkoan alkate dekretu bidez, besteak beste, Musika Eskolako edota Kiroldegiko tasen, udal zergen eta “Guztion artean” boluntario sarearen inguruan:
- Martxoko batzorde informatibo orokorra ez egitea eta ohiko osoko bilkura ez deitzea.
- Tokiko Gobernu Batzordeari 2019/07/01ean emandako eskumenak berreskuratzea.
- Udal zergak eta tasak ordaintzeko epea abisu berria eman bitarte luzatzea.
- Errenteriako Gurutze Gorriari “Guztion artean” ekimenaren barruan Lezoko bolondresen sarean ardura ematea.
- Alarma egoerak udalak sail bakoitzean indarrean dituen kontratuetan duen eragina aztertzeko agintzea udal sailei eta baita martxan dauden lehiaketetan eta bukatzear dauden kontratuetan.
- Udal langileen antolaketan dekretu honen azalpenean hartutako erabakiak berrestea eta lan erak aztertzen jarraitzea beti ere, langileen segurtasuna eta udal zerbitzuak mantentzeko.
- Errefusaren eta hondakin organikoaren edukinontziak zabalik uztea.
- Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako ikasleei ez kobratzea kuotarik abisu berria eman arte.
- Udal Kirol Instalazioetako kudeatzailea den BPXPORT Kirol Zerbitzuak, S.L: enpresari eskatzea instalazioen erabiltzailei ordain kuotarik ez pasatzea beste erabakirik hartu bitarte.
Eranskinak
2020alo30006 COVID-19 DEKRETUA.pdf364.63 KB
Etiketak