COVID19ak sortutako egoera dela eta, Udalak jakinarazten du ostegunetan egin ohi den tamaina handiko hondakinen bilketa (altzariak, etxe-tresnak…) bertan behera gelditzen dela, koronabirusaren hedapena saihesteko.
Ildo horretan, herritarrei, etxeko traste edo altzari zaharrak etxean jaso eta egoera aldatu bitartean kalera ez ateratzeko eskaera egiten die Udalak.
Horretaz gain, San Markoseko Mankomunitateak dagoeneko bertan behera utzitako zerbitzuak jakinarazten ditu:
- Bulegoa: Mankomunitateko bulegoetan aurrez aurreko arreta eten da.
- Telefono bidezko arreta:Telefono bidezko arreta aldi baterako eteten da. Beste abisu bat eman arte, mankomunitateko zerbitzuekin lotutako kontsultak eta izapideak honako helbide elektroniko honen bidez egitea eskatzen da: zerbitzuak@sanmarko.eus
- Garbiguneak: Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Atotxa-Errekako garbiguneak itxita egongo dira, beste abisu bat eman arte.
- Furgoneta ibiltaria: Etxeko hondakin arriskutsuak biltzen dituen furgoneta ibiltariaren zerbitzuak bertan behera geratuko dira, beste abisu bat eman arte.
- San Marko zabortegia: San Markoseko zabortegiaren transferentzia plantak aldi baterako etengo ditu erabiltzaile partikularrentzako bere zerbitzuak.
Eranskinak
Bandoa343.77 KB
Etiketak