Koronabirus garaian, eskola kirola etxean!

Og, 2020-03-26 13:48

Coronabirusak eragindako larrialdi zein konfinamendu egoera dela eta, azken asteotan kirola etxean egiteko baliabideak jarri dira martxan, berrogeialdia ez dadin kirola ez egiteko aitzakia bilakatu.

Ildo horretan, asko dira internet bitartez kirol ariketa desberdinak egiteko bideoak zabaltzen ari direnak. Esate baterako, Lezoko kiroldegiko arduradunek jada joan den astean jarri zuten martxan etxean jarduera egiteko plataforma irekia.

Oraingoan, bide horri jarraiki Oarsoaldeako Eskola Kiroleko koordinatzaile, begirale eta Kirolaisi XXI enpresako koordinatzaileek Eskola Kirola Etxean egitasmoa jarri dute martxan. Helburua da eskualdeko gazteei eta familiei bideoen bitartez kirola egiteko aukera etxeetaraino hurbiltzea, etxean egiteko moduko ariketa edota jolasekin.

Gauzak horrela, martxoaren 23tik hasita, Kirolaisik kirol jarduera batean oinarritutako erronka-bideo bat bidaltzen die egunero Eskola kirolean parte hartzen duten ikastetxe bakoitzeko eskola kiroleko koordinatzaileei. Pertsona horiek bideoa familiei bidaltzeaz arduratuko dira, baina guztiontzako daude erronkak eskuragarri. Ondoren, ariketa hori familian egitea izango da erronka nagusia; gainera, nahi duenak ariketa grabatu eta #eskolakirolaetxean edota #oarsoaldeakoeskolakirola hashtag-a erabilita sare sozialen bitartez partekatu ahal izango du.

Erronkak eskuragarri daude Kirolaisiren sare sozialetan eta udal webguneko atal berrian:

Eskola Kirola Etxean atala

https://www.lezo.eus/eu/eskola-kirola-etxean

Kirolaisi Facebook

https://www.facebook.com/pages/category/Sport/Kirolaisi-252937818116066/

Kirolaisi Youtube

https://www.youtube.com/channel/UCt1ZuoB7_RtYD0jYqssAMFg/featured