Aisialdiko baratzeen erabileraren inguruan, COVID-19 birusak sortutako alarma egoeran Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen azken aldaketak kontuan hartuta, Lezoko Udalak hurrengo neurriak ezarri ditu LEZOKO BARATZE PARKEAREN irekierarako:
- Soilik baratze baten erabilera esleitua duten pertsonak, hots, erabiltzaileak, sartu ahal izango dira Baratze Parkera. Hori horrela dela ziurtatzeko, gainean eramango dute baimen hori.
- Erabiltzaileak beraien partzeletara joan ahal izango dira bertan egoteko behar beharrezkoa den denbora bakarrik hartuz, eta soilik hurrengo erabilerentzako: bertan landatutakoa jaso, mantenu lanak baita erein eta landatzeko prestaketak lanak ere, landaketa eta ereite lanak berak, baita baratzaren ureztatze eta ongarritzea ere.
- Erabiltzaileek lanabesen etxola erabili ahal izango dute, betiere pertsona bakarra barruan dagoela momentu berean ziurtatuz, eta derrigorrezkoa izango da norberaren eskularruak erabiltzea denonak diren lanabesak erabili ahal izateko.
- Ezingo dira ospakizunak antolatu baratze parkean, ez ezta bertatik paseatu ere.
Neurri horiek horrela mantenduko dira besterik jakinarazi artean.
Arloa edo saila
Etiketak