COVID19ak sortutako itxiera eta isolamendu egoeraren aurrean, herritarren ongizatea bermatzen jarraitzea lehentasunezkoa izaten jarraitzen du Udalarentzat eta ildo horretan, adineko pertsonak herritar zaurgarrienak izanik, 70 urtetik gorako herritarrei dei egin zaie Udaletik haien egoera zein beharrak ezagutzeko.
Guztira 800 dei inguru egin ditu Udalak eta helburua da dei horiei jarraipena ematea uneoro adinekoen egoeraren berri izateko eta beharrezko laguntza edota arreta eskaintzeko.
Edozein kasutan, Udaletik gogorarazi dute arazoren bat izanez gero edota laguntza behar izanez gero, herritar orok 943 524 650 telefonora deitu dezakeela.