Online topaketa honetan, Gipuzkoako ostalarien presidente eta Espainiako ostalaritza elkarteko presidenteordea den Mikel Ubarrechena izango da.
Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteen eskutik eta tokiko ekonomiari laguntzeko #NikOarsoaldean kanpainaren barnean egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, doako laugarren online topaketa bat antolatu du datorren asteartean, maiatzaren 5ean, goizeko 10etatik 11etara bitartean, ostalaritzarentzat izango dena zehazki.
Saio honetan, Gipuzkoako ostalarien presidente den Mikel Ubarrechenarekin sektorearen egungo eta etorkizuneko egoeraz hitz egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Asko dira sektorea kezkatzen duten eta erantzunak eta irtenbide posibleak behar dituzten alderdiak: ziurgabetasuna eta kezka deseskaladaren aurrean, jarduera garatzerakoan aurreikusten diren arriskuak, edukierei buruzko zalantzak, establezimenduak irekitzearen errentagarritasunari edo errentagarritasunik ezari buruzko zalantzak, berrasmatu beharra, hartu beharko diren babes-neurriak...
- Hizlaria: Mikel Ubarrechena
- Data: Maiatzak 5, asteartea
- Ordua: 10:00-11:00
- Izen-ematea: https://labur.eus/77nUE
- Plataforma: Zoom
Jexux Leonet, Garapen Agentziako presidenteak, eskualdeko pertsona interesdun guztiak animatu nahi ditu aurrera eramaten ari diren webinar eta ekintzetan parte hartzera, sektorea berrasmatu eta indartzeko onurak eta gakoak eman baititzakete hauek, Oarsoaldeko hiri-ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza eskatzeko, Oarsoaldeak horretarako jarri dituen baliabideak erabili daitezkeela.
Telefonoa: 943 494 129
WhatsApp: +34943494129
Info +: www.oarsoaldea.eus