Lezon, 2001eko apirilaren 11an, goizeko 11:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak EZOHIKO ETA PREMIAZKO BILKURA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
Deialdia berrestea.
Deialdia ahoz eta premiaz egin izanaren arrazoia eman du alkateak: 2001eko lan eskaintza publikorako deialdia zein herriko berdeguneen mantentze-lanen esleipena gehiago ez atzeratzea da bere asmoa; aipatutako bi erabakiak onartzeko Aste Santuko oporrak pasa arte itxaroteak gehiegi atzeratuko lituzke bi prozedurak. Gobernu Batzordeko kideak aho batez berretsi dute deialdia eta bi gai horien urgentzia.
1.- Lezoko berdeguneen mantentze-lanen kontratua esleitzea.
Gobernu Batzordeak martxoaren 15ean onartu zuen Lezoko berdeguneen mantenurako zerbitzuak kontratatzeko klausula administratibo partikularren plegua, prozedura irekiaren bidez, eta halaber, lehiaketaren adjudikazio forma.
Enkante publikorako deialdia egin eta aurkeztutako hiru eskaintzak aztertu ondoren, kontratazio mahaiak aho batez proposatu du kontratua ?Jose Antonio Legorburu Galayeta y otros C.B.? enpresari esleitzea, zerbitzuko arduradunak egin eta kontratazio mahaiak berretsi duen txosten teknikoaren arabera lehiaketan puntu gehien lortu dituen eskaintza delako.
Horregatik guztiagatik, Gobernu Batzordeak, aho batez, erabaki hauek hartu ditu:
BAT: ?Jose Antonio Legorburu Galayeta y otros C.B.? enpresari Lezoko berdeguneen mantenurako zerbitzua 2004ko abenduaren 31 bitarte eta 8.495.800 pezetatan (zergak barne) esleitzea, esleipenerako lehiaketa publikoan puntu gehien lortu dituen eskaintza delako, kontratazio mahaiaren aktan eta dagokion txosten teknikoan jasota dagoen bezala.
BI: Eskaintzak aurkeztu dituzten enpresei erabaki hau jakinaraztea eta aurkezteagatik eskerrak ematea.
2.- 2001. urteko lan-eskaintza publikoa eta eskeintza horretako lanpostuetarako deialdia arautuko duten oinarriak onartzeko proposamena.
Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2000ko abenduaren 29an eta 2001eko martxoaren 16an egindako bilkuretan, onartu zituen 2001 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
Egun hutsik dauden lanpostuak kontuan harturik, Korporazio honek, 2001. urtean, Gizarte Ongizate Zerbitzuko arduradun lanpostua, Liburutegiko arduradun lanpostua eta Brigada buru lanpostua behin-betiko betetzea aurreikusia du.
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak honako akordioak hartu ditu:
BAT: Lezoko Unibertsitateko Udaleko 2001. urteko Lan-eskaintza Publikoa onartzea. Lan-eskaintza Publiko hori, aurrekontuko dotazioa duten eta karrerako funtzionarioentzat diren lanpostu huts hauetarako da:
Liburutegiko arduraduna:
-Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.
-Maila (ARCEPAFE): 12.
-Sailkapen taldea: B.
-Eskala: Administrazio Berezia.
-Azpieskala: teknikoa.
-Klasea: Erdimailako Teknikaria.
-Hizkuntza eskakizuna: 4.
-Derrigortasun data: 01/01/01.
-Titulazioa: Diplomatua.
Gizarte Zerbitzutako arduraduna.
-Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.
-Maila (ARCEPAFE): 15.
-Sailkapen taldea: B.
-Eskala: Administrazio Berezia.
-Azpieskala: teknikoa.
-Klasea: Erdimailako Teknikaria.
-Hizkuntza eskakizuna: 4.
-Derrigortasun data: 01/01/01.
-Titulazioa: Gizare Lanean diplomatua.
Brigada Burua.
-Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.
-Maila (ARCEPAFE): 12 + %20 (DBO).
-Sailkapen taldea: C.
-Eskala: Administrazio Berezia.
-Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
-Klasea: Enkargatua.
-Hizkuntza eskakizuna: 2.
-Derrigortasun data: 01/01/01.
-Titulazioa: LH2 edo baliokidea.
BI: Onartzea lanpostu hauetarako deialdia arautuko duten oinarriak:
-Liburutegiko Arduraduna.
-Gizarte Zerbitzutako Arduraduna.
-Brigada Burua.
HIRU: Onartutako Lan-eskaintza Publikoa eta eskeintza horretako lanpostuetarako deialdia arautuko duten oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea. Lan-eskaintza hauen berri emango da baita Estatuko eta Euskal Herriko aldizkari ofizialetan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.277 eta 225.279 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.