2003.eko Ekainaren 6ekoa

Lezon, 2003ko ekainaren 6 goizeko 12:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA APARTEKOA ETA PREMIAZKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Ez da idatzizko deialdirik egin, alkatearen ahozko deialdira batzordekide guztiak ados azaldu dira aparteko bilkura egitearekin eta, legealdiaren bukaeran gaudenez, hartzeke dauden azken erabakiak hartzearekin.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

1.- Darieta deposituan egin behar den obraren aurrekontua onartzea.

Darietako urtegiko bigarren departamentuan egin beharreko iragazkaizpenerako obrei dagokienez, udal teknikariak emandako txostena ikusirik, aurkeztutako aurrekontuak kontutan izanik eta lehen fasea Ateri, S.L. enpresak modu egokian egin duela kontutan izanik Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Ateri, S. L. enpresari esleitzea aipatutako lanak, Darietako urtegian egin beharrekoak, guztira 22.721,8 euro gehi BEZ.

BI: Lanak egiteko epea bi hilabetekoa izango da erabaki hau jasotzen duen biharamunetik hasita.

2.- Zenbait fakturaren onarpena

Ondoren zehazten diren eta proposamenarekin batera doazen fakturak azterturik, Gobernu Batzordeak honako fakturak onartu ditu:

  1. Ikerlur Geologia eta Geoteknia: 3. Sektorean babespen ofizialeko etxebizitzen bi blokeren oinarri eta lurketarako txosten geoteknikoa: 9.848,40 euro. Idazkariak ohartarazi du onartutako aurrekontua faktura baino merkeago zela. Dena den badago nahiko kontsignazioarik aurrekontuetan.
  2. Construcciones Nigurko, S.L., herriko kanposantuan nitxoak eraikitzeagatik: 36.687,44 euro (AD-149-272). Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  3. Construcciones Nigurko, Saldise plazako garajeetan ur iragazpenak konpontzeagatik: 24.404,43 euro. (AD-150).
  4. Igoan Solar, S.L., Igerilekuetako TV eta PC sistemarako egindako lanengatik: 2.369,45 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  5. Igoan Solar, S.L., "tanpoi soluzio DPD1 15 ml. eta erreaktiboa DPD1 15 ml" : 57,07 euro.(ADO 851-2003)
  6. Igoan Solar, S.L., Lezoko igerilekuetan egindako aldaketengatik: 5.923,71 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  7. Igoan Solar, S.L., Monatxoko telekontrolean egindako lanengatik: 4.435,21 euro. (AD 457-2003)
  8. Igoan Solar, S.L., Brigadaren pabilioirako urrundiko informazio sistemarengatik: 3.537,27 euro.(AD 458-2003).
  9. Igoan Solar, S.L., Martizkoneko urtegian egindako lanengatik: 4.134,40 euro.(ADO 847-2003).
  10. UTE Piscinas Lezo Sobrino Lain,"Altamirako igerileku eta aldagela proiektua" obran egindako lanen kontura 12. Ziurtapenari dagokion faktura: 180.045,98 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  11. UTE Piscinas Lezo Sobrino Lain,"Altamirako igerileku eta aldagela proiektua" obran egindako lanen kontura 13. Ziurtapenari dagokion faktura: 91.009,21 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  12. UTE Piscinas Lezo Sobrino Lain, Altamirako urbanizazio obrengatik 3. Ziurtapenari dagokion faktura: 141.272,91 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  13. UTE Piscinas Lezo Sobrino Lain, Altamirako urbanizazio obrengatik likidazioari dagokion faktura: 26.244,71 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  14. Raimundo Mendiburu Abad arkitektoarena, Lezoko Planeamendu Arau Subsidiarioak Berrikusteko Aurrerakina idazteari dagokion lansaria, 51.919,28 eurotako (0 852-2003).
  15. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, udal igerilekuetako obren bukaerarengatik ordainsaria: 11.855,88 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.
  16. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, udal igerilekuetako obrengatik joan-etorri gastuak: 276,08 euro. Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan. Halere gastua onartu egin da.

Azken bi faktura hauek ez dira ordainduko arkitektoak obraren garantia bueltatu aurretik egin beharreko txostena aurkeztu bitarte.

3.- Nekazal pabilioi bat eraikitzeko obra lizentzia.

Mª Dolores Zabala Beristainek 2002ko abuztuaren 2an aurkeztu ditu obra eta jarduera proiektua eta obra lizentziaren eskaera Mikura baserriaren lurretan nekazaritzarako pabilioi bat eraikitzeko.

2002ko irailaren 30ean igorri zen Diputazioko Nekazaritza Departamentura, horri buruzko txostena eskatuz.

2002ko abenduaren 2an jaso zen kontrako txostena eta, interesatuari aditzera eman ondoren, 2003ko urtarrilaren 28an aurkeztu zuen behar zen dokumentazio osagarria, hori berriro Diputazioari igorri zaiolarik.

Udal teknikariak, zerbitzu juridikoak eta aipaturiko Nekazaritza Departamentuak egindako txostenak ikusirik, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

BAT: Mª Dolores Zabala Beristaini obra lizentzia ematea abelgorriarentzat nekazal pabilioi bat eraikitzeko Mikura baserriaren lurretan, Akordio honen jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaio Diputazioak igorritako txostenaren kopia.

BI: Obra hasi baino lehenago "eraikuntzaren zuinketa" egin beharko da.

HIRU: Obra bukatu ondoren, udal lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, horretarako dokumentazio hauek aurkeztu beharko du:

--Obra amaieraren ziurtagiria, bisatuta,

--Fatxada guztien argazkiak.

--U-4 eta U-5 inprimakiak, Gipuzkoako Foru Ogasunean (Donostian) tramitatua.

--Eskritura berrien kopia.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.510,65 euro ordaindu behar du.

4.- Pabilioia egokitzeko obra lizentzia.

Languiplast Industrias Plásticas, S.L., enpresak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 49.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan plastiko-injekzio tailerreko jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

BAT: Languiplast Industrias Plásticas, S.L., enpresari obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 49.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko, hartan plastiko-injekzio tailerreko jardueran aritzeko, baina baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak, idatzi honekin batera bidaltzen zaizkionak, bete beharko dituelarik.

BI: Obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du eta horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 989,73 euro ordaindu beharko du.

5.- Lezoko planeamenduko arau ordezkatzaileetako 6. sistema orokorra salerosketa bidez hartzea.

6. Sistema Orokor hori, Lezoko Udalerriaren Planeamenduko Arau Ordezkatzaileetan aurreikusitako Espazio Libreen Sistema Orokorreko parte bat da. Eskuratu beharreko alor bat da, bertan plaza publiko baterako leku bat sortzeko eta Lezoko hirigune historikoaren hiri-sarean integratzeko.

Planeamenduko Arau Ordezkatzaileetako fitxa urbanistikoaren arabera, aipaturiko Sistema Orokorra eskuratzeko aurreikusitako kudeaketa-sistema desjabetzearen bidezkoa da. Zentzu horretan, Arau Ordezkatzaile horien behin-betiko onarpenak eta argitalpenak ondorio gisa dakar, besteak beste, sistema orokortzat deklaraturiko finken baliagarritasun publikoa gizarte interesa deklaratzea, erabili bide den kudeaketa-sistema gisa desjabetzea aurreikusten denean.

Gaur egun, 6. Sistema Orokorraren parterik handienaren titularitatea Lezoko Udalaren jabetzakoa da. Bada, alabaina, 553,17 m2 duen partzela bat titularitate pribatukoa, eta haren jabeekin elkarrizketak izan ditu Lezoko Udalak aipaturiko finka salerosketa bidez eskuratzeko helburuz. Elkarren arteko adostasunez erosketa egitea izango litzateke, desjabetze bidezko kudeaketa sistemaren barruan.

Partzela horren jabeek balorazio bat aurkeztu dute, teknikari aditu batek izenpetua, eta hartan ematen dioten balioa 59.588,53 euro da, alegia, m2 bakoitzeko 107,72 euro.

Bestalde, jabeek zenbait baldintza jarri dituzte deskribaturiko partzelaren salmentarako, eta horien artean aipatzekoa da:

  • 553,17 m2 duen partzela horren hego aldean 14 m2 apartatuko dira eta, beraz, salerosketa 539,17 m2-ren gain izango da, horien balorazioa m2 bakoitzeko 107,72 euro izanik.
  • Udalak bere gain hartuko du han dauden zuhaitzak errespetatzeko konpromisoa.
  • Lezoko Udalak bere gain hartzen du erositako partzela ez okupatzeko konpromisoa harik eta bertako urbanizazio obrei ekiten ez zaien arte.
  • Hiritar izaerako lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga Lezoko Udalaren kargura izango da.

Era berean, Lezoko Udalak erosi nahi duen finkarekin hego aldetik muga egiten duen eta jabe beraien titularitatekoa den etxea (Gurutze Santuaren Plazako 6an kokatua) handitzeko posibilitateari buruz jabeek kontsulta egin dutelarik, aditzera ematen zaie ondorengo obra hauek egin ahal izango dituztela:

1.- Eraikinaren atzeko aldea zabalago egin ahal izango da harik eta Gurutze Santuaren plazako 5.eko etxearen atzeko fatxadarekin lerrokatu arte (1,40 m. inguru). Handitze horren fatxadaren tratamenduak zehazki errepikatu beharko du gaur egun goiko oinetan duena (egitura modernoko begiratokia).

2.- Teilatuaren atzeko aldearen isuria aldatu ahal izango da, udal fatxadan dagoen altura berdina plantan lortzeko helburuz.

3.- Etxebizitzara atzeko aldetik duen sarbideko eskailerak kendu egin beharko dira, haren ordez igogailu bat jarri ahal izango delarik etxe barruan, kasu horretan 2 m2 gehiago handitzea baimenduko delarik.

Idazkariak ohartarazi du aipatu obra baldintzak ez datozela bat indarrean dagoen hirigintza araudiarekin eta ezin dela erosketa gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan.

Halere Gobernu Batzordeak honako erabakiak hartu ditu:

BAT: 539,17 m2 dituen partzela erostea, horien balorazioa m2 bakoitzeko 107,72 euro izango delarik, alegia, 58.079.392 euro erosi behar den guztiarengatik. Salerosketaren kontratuan Lezoko udalak konpromisoa hartuko du bertan diren zuhaitzak errespetatzeko, harik eta urbanizazio obrei ekin arte erositako partzela ez okupatzeko eta hiritar izaerako lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga ordaintzeko. Halaber, goian deskribatu diren xehetasunen arabera obrak egiteko proiektua aurkeztutakoan, Lezoko Udalak dagokion obra lizentzia emango du.

BI.- Aipatutako salerosketa egin aurrez, Lezoko Udalak lizentzia emango du gaur egungo partzelatik 14 m2 bereizteko, goian seinalatutako eran.

6.- Kaleetako garbiketa zerbitzuaren adjudikazio prezioaren gehikuntza.

Garbiketa zerbitzuaren ardura duen "Ondarribi Garbiketak" enpresak, adjudikazio prezioen gehikuntza proposatu du, 3.494 eurotan, makina ekortzailearen gasoil-gastuetarako makina horren esplotazio handiagoa eta errendimendu handiagoa proposatuz.

Zerbitzuburuaren txostena ikusirik, proposamena onartu egin da, nahiz eta ilegalitate oharra udal idazkariak egin duen udal kontuhartzailearen txostena ikusi ondoren, ohar horretan adierazten baita aurrekontuan nahikoa kontsignaziorik ez dagoela.

IDAZKARITZA

7.- Fakturen onarpena.

Ocaso, S.A. aseguru etxeak udal erantzukizun zibila eta eraikinen aseguru polizen primak onartu dira (2003-05-05tik- 2004-05-05ra). Lehena 13.927,16 eurotako da (AD 429-2003) eta bigarrena 10.350,58 eurotako (AD 430-2003).

GIZARTE ONGIZATE

8- Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaera.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko Jesus Goñi Garciak eginiko eskaera ikusirik. Udalak onartu zituen irizpideak aplikatu, Gizarte Ongizateko eskuordekoak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaera ez onartzea. Arrazoia: mugikortasun baremoan puntuaketa nahikoa ez izatea.

9.- Atzegi elkarteak eginiko dirulaguntza eskaerari erantzuna

Atzegi elkarteak eginiko dirulaguntza eskaera ikusirik eta kontuan izanda 2003ko maiatzaren 30ean gobernu batzordeak hartutako erabakiaren arabera interes sozialeko elkarteentzat dirulaguntzak banatu zirela, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Atzegi elkarteak egindako dirulaguntza eskaera mahai gainean uztea udal aurrekontuetan nahiko diru izan arte.

10.- Udal tasen hobaria jasotzeko erreklamazioari erantzuna.

Udal tasen hobaria jasotzeko Mª Pilar Etxeberria Irastorzak eginiko eskaerari 2003-03-19ko gobernu batzordeak hartutako erabakiaren kontra eginiko erreklamazioa ikusirik, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: 2003-03-19ko gobernu batzordeak hartutako erabakia berrestea eta Udal Tasen hobaria jasotzeko eskaera ez onartzea. Arrazoia: urteko diru-sarrera muga gainditzeagatik.

KULTURA ETA EUSKARA

11.- Gezala Auditoriumak sortutako kostuak ordaintzea.

Udala egiten ari den Auditorium-a dela eta zenbait obra eta horniketak egiteko 2003-03-14an Gobernu Batzordeak bere 15. puntuan, hainbat hornitzaile eta aurrekontu aztertu ondoren, hauek onartu eta obrak bideratzeko erabakia hartu zuen.

Obra horien garapenean, obraren jarduerak berak aldaketa batzuk ekarri ditu, eta horiek aurrekontuen aldaketak eragin dituzte ¾ horiek denak, hemen atxiki dugun Roman Egaña aparejadorearen informean agertzen dira¾ . Beraz, horiek egokitzeko, eta emandako aldaketen fakturak ordaindu ahal izateko, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hatu du.

  1. Jarraian agertzen diren hornitzaileen gain-kostuaren ordainketa onartzea:
    1. Soinua Telesonic Electrónica Profesional enpresari
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen : 25.837,05?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 28.942,27?.

Udalak 3.105,22? gehiago ordaindu behar du.

    1. Argiteria Prolighting, S.L.-ri
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen: 25.900,97?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 26.635,01?

Udalak 734,04? gehiago ordaindu behar du.

    1. Intsonorizazioa TPM Obras enpresari
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen: 25.622,13?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 44.874,15?.

Udalak, 19.252,02? gehiago ordaindu behar du.

    1. Elektrizitate lanak Celec, S.L.-ri
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen: 10.586,71?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 26.752,51?.

Udalak, 16.165,80? gehiago ordaindu behar du.

    1. Pizarrerias Mendizabal
    • Auditoriumeko lurrean jarritako arbela, zuzenean erosia 2.456.88?
  1. Jarraian agertzen diren hornitzaileen ordainketak egokitzea gain-ordainketa eman ez dadin:
    1. Aulkiak hornitzeko Sociedad Cooperativa Obrera "Ezcaray"-ri
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen: 21.302,61 ?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 21.107,17 ?.

Udalak, -195,44? gutxiago ordaindu behar du

    1. Gortinak eta telonak hornitzeko Comercial Cenla-ri
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen : 16.666,96 ?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 11.188 ?.

Udalak, - 5.478,96? gutxiago ordaindu behar du

    1. Aire egokitua jartzea NIN Climatización, S.L.-ri
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen: 23.420,64 ?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 20.606.27 ?.

Udalak, -2.814.37?. gutxiago ordaindu behar du

    1. Igeltseritza lanak egiteko Construccione Nigurko S.L.-ri
    • Honako kantitatea esleitzea proposatu zen: 62.510,35?.
    • Obra burutu ondoren, honakoa izan da behin betiko gastua: 42.855.23?.

Udalak, -19.655,12 gutxiago ordaindu behar du

  • Laburpena

Enpresa

Onarturiko aurrekontua

Gutxiago ordaindu

Gehiago ordaindu

Aulkiak hornitzeko Sociedad Cooperativa Obrera "Ezcaray"-ri

21.302,61

195,44

Gortinak eta telonak hornitzeko Comercial Cenla-ri

16.666,96

5.478,96

Soinua Telesonic Electrónica Profesional-eri

25.837,05

3.105,22

Argiteria Prolighting, S.L.-ri

25.900,97

734,04

Intsonorizazioa TPM obras-eri

25.622,13

19.252,02

Elektrizitate lanak Celec, S.L.-ri

10.586,71

16.165,80

Aire egokitua jartzea NIN Climatización, S.L.-ri

23.420,64

2.814,37

Pinturas Maya

2.302,60

2.964.31

Igeltseritza lanak egiteko Construcciones Nigurko S.L.-ri

62.510,35

12.798,29

Pizarrerias Mendizabal [lurreko arbela]

2.456.88

GUZTIRA

211.847,42

21.287,06

42.221,39

DIFERENTZIA

20.934,33

Arestian aipatutako aurrekontu denetan BEZa itsatsita dago.

Gastu hauei aurre egiteko bi A daude:

    • 2002 urteko A-1299-2 102.609,12 eurokoa.
    • 2003 urteko A-163 88.062,26 eurokoa."

Idazkariak ohartarazi du ezin dela gastu hau onartu kontuhartzailearen txostenaren arabera nahiko kontsignaziorik ez dagoelako aurrekontuetan.

Halere batzordekide guztien adostasunez gastua onartu egin da.

12.- Urzainkiren esleipena.

Armaia aterpetxea suspertu eta kudeatzeko Alkatearen 185-bis dekretuaren bitartez onartu zen zerbitzu lehiaketa zabala egitea eta lehiaketa zuzenduko duen baldintza plegu administratiboa onartzea.

Pleguaren iragarpen publikoa maiatzaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren, bakarra izanda aurkeztu den proposamena: Iratxe Garro Nekoetxeak aurkeztutakoa.

Beraz, hori guztia kontuan izanik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Iratxe Garro Nekoetxeak Armaia aterpetxea suspertu eta kudeatzeko egindako proposamena onestea eta lehiaketaren irabazle bera izendatzea.

BI: Ebazpen hau Iratxe Garrori iragartzea, pleguan agertzen den fidantza efektiboa egin dezan.

HIRU: Fidantza ordaindu ondoren, aterpearen kudeaketa Iratxe Garrori esleitzea.

LAU Ebazpen hau onartu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

13.- Euskara ikasteko dirulaguntzak emateko arauaren onarpena.

Gobernu Batzordeak Alkatearen proposamena ikusi ondoren, honako erabakia hartu du:

BAT: Euskaltegi homologatu eta libreetan, HABEren erregistroan izaera horrekin inskribaturik daudenetan, euskara ikasteko dirulaguntza publikoak emateko prozedura arautzen duten oinarriak onartzea (oinarriak proposamenarekin batera atxikita doaz).

KIROLA

14.- Kiroletako dirulaguntzak banatzeko araudiaren diru konsignazioa onartzeko aldeko txostena

Lezoko Unibertsitateko udaleko aurrekontuen kontura Lezoko kirolari dirulaguntzak ematea arautzen duen araudiaren I.go eranskinean finkatzen dira urtez urte banatuko diren diru kopuruak atalez atal.

2003/2004 denboraldiko zenbatekoak finkatze aldera, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Onartzea aurkezten den dirulaguntza banaketarako arautegian azaltzen den diru-horniduraren proposamena.

15.- Allerruko Nesken taldeak "Valentzia Cup"en partehartzea dela eta dirulaguntza luzatzearen aldeko txostena

Allerru Kirol Taldearen Futbol Taldea, bere emakumezkoen taldeak "Valentzia Cup"eko Nazioarteko torneoan parte hartzeko egin duen bidaia dela eta dirulaguntza eskaera egin du izandako gastuei aurre egiteko.

Lezoko kirol taldeen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak arautzen dituen oinarri arau espezifikoak, kirol sailak kirol jardueretarako duen diru kopurua, sailaren kirol jarduerekiko egitasmoa eta eskatutako dirulaguntza kontuan hartuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Lehen aipaturiko arau espezifikoetako 6. atalak dioenari jarraituz eta aurten izandako eskaerak kontuan hartuaz Allerruko Futbol taldeari 450 ?-tako dirulaguntza luzatzea zegokion.

BI: Halere bidaiak suposatu duen aurrekontua ikusita eta Allerru K.E. nesken futbol taldeak bete duen denboraldia ikusita 1.000 ?-tako dirulaguntza berezia luzatzea.

HIRU: Diru banaketari dagokionez, 1999ko apirilaren 21ean GAOn argitaratutako ekintza puntualetarako dirulaguntza eskabideak bideratzeko araudiaren 11. Atalari jarraituz eskaeraren %100a aldi batean ordaintzea.

LAU: Guztira 1.000 eurotakoa den dirulaguntzaren ordainketa 203-2003 partidatik egitea.

16.- Arau espezifikoak dioenari jarraituz kirol taldeei dirulaguntzak luzatzearen aldeko txostena

Lezoko kirol taldeen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak arautzen dituen oinarri arau espezifikoak jarraituz 2002-2003 denboraldiari dagozkion dirulaguntzak banatzen dira kirol sailak aurkeztutako datuen arabera.

Hori kontuan izanik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Allerru Futbol Taldeari lehen aipaturiko arau espezifikoetan oinarrituz 11.488'43 eurotako dirulaguntza luzatzea. Dena den, denboraldi hasieran 4.900 ? aurreratu zitzaienez, 6.588'43 eurotako ordainketa egitea.

BI: Allerru Saskibaloi Taldeari lehen aipaturiko arau espezifikoetan oinarrituz 3.933'54 eurotako dirulaguntza luzatzea.

HIRU: Allerru Areto Futbola Taldeari lehen aipaturiko arau espezifikoetan oinarrituz 1.106'91 eurotako dirulaguntza luzatzea.

LAU: Allerru Txirrindulari Eskolari lehen aipaturiko arau espezifikoetan oinarrituz 4.492'73 eurotako dirulaguntza luzatzea.

BOST: Allerru Sofbol Taldeari lehen aipaturiko arau espezifikoetan oinarrituz 988'57 eurotako dirulaguntza luzatzea.

SEI: Diru banaketari dagokionez, 1999ko Apirilaren 21ean GAOn argitaratutako ekintza puntualetarako dirulaguntza eskabideak bideratzeko araudiaren 11. atalari jarraituz eskaeraren %100a aldi batean ordaintzea.

ZAZPI: Ordainketa 2002-541 eta 2003-203 partidatik egitea.

17.- Josetxo Etxandi XVIII oroitaldia antolatzeko dirulaguntza luzatzearen aldeko txostena

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, JOSETXO ETXANDIren XXVIII. Oroitaldia antolatzeko dirulaguntza eskaera bat egin du. Finantzatze propio gabe geldituko den txapelketa honen aurrekontua 11.867 ?-takoa da.

Kirol sailak kirol jardueretarako duen diru kopurua, probaren antzinatasuna eta herrian duen ezarpena, sailaren kirol jarduerekiko egitasmoa eta eskatutako dirulaguntza kontuan hartuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeari "JOSETXO ETXANDIren XXVII. Oroitaldia" antolatzeko 10.680 ?.tako dirulaguntza luzatzea.

BI: Diru banaketari dagokionez, 1999ko Apirilaren 21an GAOn argitaratutako ekintza puntualetarako dirulaguntza eskabideak bideratzeko araudiaren 11. atalari jarraituz eskaeraren %100a aldi batean ordaintzea.

HIRU: Ordainketa 203-2003 partidatik egitea.

Galde eskeak

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 13:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.893.etik 309.904.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna