2012ko azaroaren 6a

Lezon, 2012ko azaroaren 6an, asteartea, goizeko 8:15etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Mikel Arruti Salaberria eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko urriaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta aldaketarik gabe onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Donibane kaleko 14, B.A.ko eraikuntzan, lehen erabilpenerako baimena ematea (2012H030003)

Maria Gema Lopetegui Muguruzak lehen erabilpenerako baimena eskatu zuen etxebizitza bihurtutako Donibane kaleko 14 B.An kokatzen den lokalarentzat 2012ko abuztuaren 2an. Horretarako Iñigo Cabañas Etxeberria arkitektoak sinatzen duen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2012ko ekainaren 6ko oniritzi zigilua daraman obra amaierako dokumentazioa aurkezten du.

Ondoren, Maria Gemak Lopeteguik bere izenean zeuden espedienteen eta lizentzien titulartasun aldaketa eskatu zuen 2012ko irailaren 4ean bere semea den Aritz Giron Lopetegiren mesedetan. Hirigintza eta ingurumen zinegotzi delegatuaren D12/00769 Dekretuaren bitartez 2011H0340003 lokalaren erabilerara aldaketa eta 2011H0030009 lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena espedienteetan titular aldaketa onartu zen eta honenbestez Aritz Giron Lopetegiren izenean jarri ziren. Espediente hauen baitan emandako baimenen titularra ere aldatu da Aritz Giron Lopetegiren mesedetan. Era berean, dagokigun 2012H0300003 lehen erabilera baimenaren espedientearen titulartasun aldaketa onartu zen baita ere Aritz Giron Lopetegiren izenean.

Etxebizitza hau, Lezoko Udalak onartu ondoren 2009ko otsailak 18an Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu zen Hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzaren berrikuspeneko xedapenen arabera bilakatu den lokal bat zen.

Aipatu ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik.

Halaber, Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik.

Udal Arkitektoaren txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Donibane kaleko 14 B.A zenbakiko etxabean dagoen Lokala etxebizitza, erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin betikoz kalifikatzea ondorengo baldintzetan:

1. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.
Legeak xedaturikoaren arabera, etxebizitza hau eta, kasuan kasu, harekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango du beti. Horren¬bestez, Lezoko Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantzan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo da beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.
Etxebizitza hau hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondorioz udal baimenetatik datorrenez 1,8 indizera iritsi ahal izango dira. Etxebizitza honi loturiko garaje eta trastelekuei dagokionez oinarrizko salneurriaren 0,25 indizea ezingo du gainditu.

2. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.
Etxebizitza honen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.
Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.
Kasu hau ematen bada, etxebizitzak gehienez Lezoko etxebizitza tasatuen ordenantzan aurreikusitako 1,7 indizera iritsi daiteke.
Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, Lezoko udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.
Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

3. Erregistroan inskribatzea.
Etxebizitza hau udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatu izana, etxebizitzaren eta harekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa etxebizitzaren titularrak izenpetzen dituen dokumentu guztietan islatu beharko da eta bereziki dagokion Jabetza-erregistroan, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

BI Aritz Giron Lopetegiri Donibane Kaleko 14 B.A.ko zenbakiko etxabeko lokalean dagoen etxebizitzari lehen erabilpen lizentzia ematea.

HIRU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 120,13 euro dira.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

3. Aiton Borda elkarteari dirulaguntza onartzea (2012GZ050002)

Aiton Borda elkarteak aurkeztu duen dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Ematea 2012.urterako 8.000€tako dirulaguntza Aiton Borda elkarteari (AD-699/1 eta AD-699/2 ).

BI: Dirulaguntza arautzen duen hitzarmena onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako


KULTURA

4. Abenduaren 23ko San Tomas ferian salmenta postuak jartzeko arauen onarpena (2012KU290002)

Lezoko Udalak San Tomaseko feria 2012ko abenduak 23an antolatuko du.

Salmenta postuak jartzeko lekua Karlos Saldise plazako estalirik gabeko zatia izango da.

Hori dela eta, Lezoko Udalak txosnak jartzeko, baimenak esleitzeko eta arauzko baimenak emateko ondokoak finkatu nahi ditu:

Kulturako zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa erabaki du:

BAT: 2012ko San Tomaseko ferian salmenta postuk jartzeko araudia onartzea.

ARAU OROKORRAK

1. Arauzko baimen administratiboa eskuratzeko, jai bakoitzeko eskaera bat egin beharko da azaroaren 30 baino lehenago Lezoko Udaleko Erregistroaren bulegoetan 8:30etatik 13:30etara.

2. Eskatzaile bakoitzak ezin izango du baimen bat baino gehiago lortu. Halere, lehentasuna elikagai postuak izango dute, gero artisautzak.

3. Antolamendu arrazoiak direla eta, gehienez 7 txosnetarako baimen emango dira. Baimendutako txosna bakoitzak ezin izango du 6 metroko luzera gainditu, eta Udalak esleitutako lekuak errespetatu eta igarobideak uneoro garbi mantendu beharko ditu.

4. Lehentasuna elikagai salmenta postua eta gero, hurrenez hurren, artisautza postuak zango dute.

5. Ferietako salerosle orok eskuratu ahal izango du baimena. Horretarako, titularrak izenpetutako eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a. Eskatzailearen Nortasun Agiria.

b. Okupatu beharreko eremuaren metro koadroak zehaztu beharko ditu. Horretarako, txosnaren zabalera eta luzera adierazi beharko du.

6. Emandako baimenak ezin dira besterendu, eta baimendutako jarduerak titularrek garatuko dituzte eta ez beste inork. Baldintza horiek betetzen ez badira, baimenak ondoriorik gabe geratuko dira.

7. Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, baimenak esleituko dira. Jai bakoitzeko eskaerek ez badituzte 7 eskaerak eta 42 metroak gainditzen, eskaerak aurkeztu diren ordena kronologikoa kontuan hartuz esleituko dira baimenak.

8. Eskaerek 7 eskaerak eta 42 metroak gainditzen badituzte, zozketa publikoa egingo da eta, badaezpada, ordezkoak izendatuko dira, baimendutako salerosle batek jaien aurretik bere eskubideari uko egin diezaiokeelako. Zozketa 2012ko abenduaren 4an, eguerdiko hamabitan egingo da Lezoko Udaleko Kultur aretoan.


MUSIKA ESKOLA

5. Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Heziketa Proiektua eta Matrikulazio Araudiari xedapen gehigarriak eranstea (2012ME030003)

Azterturik Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko ekainaren 15ean onartutako Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Heziketa Proiektua eta Matrikulazio Araudiaren espedienteak, alkatetzak honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrera honek erabaki du:

BAT: Matrikulazio Araudiari xedapen gehigarri bat gehitzea. Xedapen honek ondorengoa ezarriko du: tresna hirugarren aukeran esleitu zaion ikasleak, ikasturte amaieran aipatu tresnarekin identifikatzen ez delako aldatu nahi duenaren kasua. Aukera emango zaio hurrengo 2013-2014 ikasturtean aurreko ikasturtean lehenengo aukeran zuen tresna hartzeko.
Kontuan izango da 2013-2014 ikasturterako onartu den eskaintza eta ikasle ofizialentzat 2011-2012 ikasturtean ezarritako lehentasunen ordena.

BI: Eskolako Heziketa Proiektuari eta Matrikulazio Araudiari xedapen gehigarri bat gehitzea. Xedapen honek ondorengoa ezarriko du: Musika Eskolako ikasle ofiziala izanik instrumentu berarekin behin 12 urteko kupoa beteta, bere ikasketekin beste ikasturte bat gehiago jarraitzeko aukera izatea. Behin ikasturte akademikoa amaituta, itxaron zerrendan dagokion lekuan jarriko da automatikoki.

HIRU: Zentrora aurtengo ikasturtean iritsi diren 5 urteko ikasleak eta zegokien taldean (Musika Mugimendu 2) plaza faltagatik hasi ez eta Musika Mugimendu 1 taldean hasi direnak.
Datorren ikasturtean lehentasuna izango dute adinagatik dagokien taldean (Musika Mugimendu 3) sartzeko.

LAU: Neurri hauek indarrean jarriko dira 2012-2013 ikasturtean.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Urriaren 23an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

URGENTZIAZ

Gai zerrendatik kanpo eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik beste gai bat tratatzeko eskaera egin du. Eskola garraioaren kontratazioaren luzapenaren proposamena da. Gaiaren urgentzia onartu egin dute batzarkide guztiak.

7. Eskola Garraioaren kontratazioa. Prezioa BEZ gabe adieraztea eta Luzapen aukerak (2010H0170003)

Emilio Belintxon Soraluzek 2012ko urriaren 5ean 2312 erregistro zenbakiarekin sartutako idatziaren bitartez eskaera bikoitza egiten dio Lezoko Udalari:

- Batetik eskola garraio kontratuaren luzapenean hileroko kopuruari dagokion BEZa prezioaz aparte adieraztea, hau da, hileroko prezioa 8.160,55 euro gehi BEZa izatea eta horrela jasotzea.

- Bestetik 2012-2013 ikasturterako udalak proposaturiko eta BELINTXON, SLk onarturiko murrizketaren ordainetan udalak ondorengo konpromisoa hartzea: 2013-2014 ikasturtean Lezo Instituturako eskola garraio zerbitzua mantentzen bada, zerbitzu hori kudeatzeko kontratuan aurreikusitako luzapena BELINTXON SLri esleitzea.

Lezoko Udalak 2012ko uztailaren 3an Tokiko Gobernu Batzordean besteak beste ondorengo akordioa hartu zuen:

AUTOCARES BELINTXON, S.L.ri 2010ko irailaren 21ean esleituriko eskola garraio zerbitzua urtebetez luzatzea ondoren zehazten diren baldintzetan:

1.- Luzapen hau 2012ko irailaren 21 sartuko da indarrean.
2.- Prezioa hilabeteko BEZ barne 8.813,4 € izango da eta ez da luzapenak irauten duen bitartean prezioarengan inongo igoera edo berrazterpenik ezarriko.

Arlo Publikoko Kontratuen Testu BateraTuak RDL 3/2011, bere 87.2 artikuluan xedatzen du kontratuen prezioan BEZa aparte adieraziko dela.

Bestalde, eskola garraio kontratua arautzen duen baldintza agiriaren 4 artikuluak “Kontratuaren iraupena ” aurreikusten duenak zera xedatzen du:

Kontratuaren iraupen-luzera 2 urtekoa (2 urte) izango da, kontratuaren esleipenetik hasita eta luzagarri izan daiteke urtetik urtera gehienez ere beste bi urte egin arte.

Hori dela eta, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT.- AUTOCARES BELINTXON, S.L.ri luzaturiko kontratuan hileroko prezioa 8.160,55 euro gehi BEZa izatea.

BI.- Lezoko Udalak 2013-2014 ikasturtean Lezo Instituturako eskola garraio zerbitzua mantentzen badu, zerbitzu hori kudeatzeko, kontratuan aurreikusitako luzapena BELINTXON S.L.ri esleituko dio.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, goizeko 9:20an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930252tik 930259ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna