- 1. Egoki irudituz gero, 2012ko abuztuaren 1ean egindako Ezohiko bilkurako akta onartzea.
- 2. Talleres Pamendi S.L.ri kamioien salmenta eta tailerra jartzeko jarduera baimena.(2012H0050002)
- 3. Nigurko S.L.ri (Jabekideen izenean), Jaizkibel hiribideko 33 zenbakian igogailua jartzeko baimena. (2012H0030005)
- 4. Asier Ulazia Manterolari abeltzaintza jarduera baimena eta borda eraberritzeko obra baimena. (2011H0040007)
- 5. Aiton Borda tabernako salneurrien igoerarako proposamena (2012GZ320002)
- 6. N.A.L.k haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia luzatzea (2011PE40001)
- 7. Ontzat hartzea O.E.A.ek seme-alaben zaintzagatik egindako lan murrizketako eskaria (2011PE100011-2)
- 8. 2012ko aurrekontuari dagozkion Kirol entitateen ohiko jarduera garatzeko dirulaguntza deialdia (2012KI100001)
- 9. 294/2012 auziaren inguruko erabakia (2012ID450003)
- 10. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Lezon, 2012ko irailaren 11ean, goizeko 8:15etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Luis Garrido Corral.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2012ko abuztuaren 1ean egindako Ezohiko bilkurako akta onartzea.
Akta, aldaketarik gabe onartu da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUA
2. Talleres Pamendi S.L.ri kamioien salmenta eta tailerra jartzeko jarduera baimena.(2012H0050002)
Talleres Pamendi, S.L.ek eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik,
Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, 113 poligonoko ( Madrid-Irun errepidean 472 km) dagoen pabilioian Kamioiak saldu eta kamioien tailerra jarduera gauzatzeko.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
3. Nigurko S.L.ri (Jabekideen izenean), Jaizkibel hiribideko 33 zenbakian igogailua jartzeko baimena. (2012H0030005)
Mª Mar Senin Arrechek (Nigurko Eraikuntzak S.L,) Jaizkibel Hiribideko 33ko jabekideen izenean igogailu bat jartzeko obra baimena eskatu zuen 2012ko martxoaren 23an (erregistro sarrera zenbakia 819). Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2012ko martxoaren 20ko oniritzi zigilua daraman Enrique Antero eta Fernando Fernandez arkitektoek sinatutako proiektua aurkeztu du, gauzatze materialaren aurrekontua 131.517,04 eurotakoa delarik.
Udal arkitektoak egindako txostenean banan-banan aztertzen dira bete beharreko araudiak eta egokia deritzon akordioa har dezan Gobernu Batzordea jakinaren gainean jarri nahi da, irisgarritasunerako Dekretuan ezartzen diren zehaztapenak betetzen badira ere, kabinaren dimentsioak eta atearen igarobideari dagokionean, ateraren parean geratzen den espazioan 1,40 metroko diametrodun zirkunferentzia ez dela sartzen eta honen ordez 1,25 metroko diametroduna sartzen dela. Igogailua jartzea eraikinaren erabiltzaileentzat hobekuntza nabarmentzat hartzen da, batez ere frogatutzat eman denean erabiltzaileen artean nolabaiteko mugikortasun arazoak dituzten pertsonak daudela. Gauzak honela, eraikinaren baldintzak ikusita eta atzeko patioaren okupazioak oinezko igarobidea gehiago estutuko lukeela ikusita, proposaturiko irtenbidea egokia irizten da.
Tramitazioari dagokionez proiektua jendaurrean erakutsi da hogei (20) eguneko epean ordenantzan ezarritako moduan, horretarako Jaizkibel hiribidea 33ko eraikinean dauden jabekide guztiei jakinarazi zitzaien proiektua erakusgai zegoela. Era berean, alboko bizilagunek idatziz eskatu bezala, interesa zuten espedienteko partaide gisa kontsideratu dira eta dagokion moduan jakinarazi zitzaien proiektua ikusgai zegoela. Azkenik, atzeko patioaren jabegoa zalantzan zegoenez eta hasiera batean fatxadatik ateratzen den gorputz berriak eremu publikoaren okupazioa suposatuko zuela zirudienez zegokion iragarkia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko ekainaren 22an.
2012ko uztailaren 30ean Irene Salaberria Kortaberriak alegazioa aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1837). Alegazioa Kale Nagusiko 20, 22 eta 24 zenbakidun eraikinetako jabeen izenean egiten da:
Kale Nagusia 20, ordezkaria Josefa Artola Zuloaga (15041957A)
Kale Nagusia 22, ordezkaria Irene Salaberria Kortaberria (15041301Z)
Kale Nagusia 24, ordezkaria Jonatan Cuadrado Martiñan (34100068S)
Udal arkitektoaren txostenean alegazioari erantzuten zaio eta jarraian aztertu den igogailuarekin erlazioa duten gaiak laburbiltzen dira.
Jaizkibel hiribideko 33.ean proposatzen den eskailera berriak patioan duen eragina ahalik eta gutxienera eraman dela irizten da, aukera ezberdinen artean igarobidea hasierako 85 cm-tik 178 cm-ra handitu baita. Bilakaera hau proiektuan bertan jasotzen ez bada ere, zerbitzu teknikoei proposamen ezberdinak aurkeztu eta udaletik patioaren okupazio ahalik eta txikiena izan dadin beharrezkoak ziren aldaketak eskatu direlako posible izan da. Honenbestez aukera ezberdinak aztertu dira.
Kokapenari buruz egiten duten proposamenaren ildotik ez dirudi bideragarria denik atzeko aldera balkoiak dauden lekuan igogailua jartzea, honela bi etxebizitzetako bat bakarrik zerbitzatuko zelako eta albokora sarbidea egitea ia ezinezkoa litzatekeelako. Aukera ezberdinak aztertu ondoren proposatzen den irtenbidea egokiena irizten da, oinezko pasabidea bermatzen duelako eta gainerako jarduketak kaltetzen ez dituelako. Zentzu honetan adierazi nahi da, erabilitako irizpideak pareko etxebizitzetarako erabilgarriak direla baita ere, eta pare-parean dagoen kale Nagusiko 22.ean Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak F-4 eraikuntza unitate bezala definitzen duen eraikinean hain zuzen, gehienezko lerrokadura egun dagoen fatxada bada ere igogailua jarriko balitz hau eraikigarria ez den lursailean jartzea aztertuko litzatekeela era berean.
Espazio pribatu ez-eraikigarriei eta espazio publikoei berez dagozkien artikuluetan zehazten dena, hein batean bigarren maila batean geratzen da irisgarritasuna sustatzeko ordenantzan jasotakoaren arabera. Izan ere arestian aipatu diren doiketak ahalbideratzen direlako eta egindako lanak epe luzera begira, behin-behinekotzat har genitzakeelako. Alde batetik eraikigarritasunaren gehikuntzarik suposatzen ez dutelako, eta zentzu honetan ez lirateke eskubide berriak irabaziko. Bestetik eraikina botako balitz berreraikitzean jatorrizko lerrokadurak mantendu beharko liratekeelako, irisgarritasuna sustatzeko egindako jarduketek hauen eraldaketa suposatzen ez dutelako.
Azkenik, eta leihoaren kokapenaren inguruan, aintzakotzat hartzen da egindako proposamena eta eskaileraren leihoa fatxaden parean jarri ordez alde batera zabaldu beharko da.
Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Mª Mar Senin Arrecheri (Nigurko Eraikuntzak S.L,) Jaizkibel Hiribideko 33ko jabekideen ordezkari gisa, aipatutako eraikinean igogailua jartzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:
1.- Eskailera guztian larrialdietarako argiztapena jartzea derrigorrezkoa izango da.
2.- Eskailerako leihoa fatxadatik ateratzen den gorputz berriaren albo batera mugituko da, egungo fatxadari elkarzut geratzen den fatxada zati berrian.
3.- Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 328,80€ ordaindu beharko dira eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4. Asier Ulazia Manterolari abeltzaintza jarduera baimena eta borda eraberritzeko obra baimena. (2011H0040007)
Asier Ulazia Manterolak Donibanealde bailaran duen bordarako ( 1-302 eta 1-303 partzelak) abeltzaintza Jarduera eta Obra lizentzia eskatu zituen 2011ko irailaren 7an.
Udaleko teknikariak eginiko txostena aztertu ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Asier Ulazia Manterolari Donibanealde bailaran duen borda eraberritzeko (1-302 eta 1-303 partzelak) abeltzaintza Jarduera eta Obra lizentziak EMATEA, honako hau betetzeko baldintzarekin:
1.- Baimendutako eraikina krokisaren agertzen dena izango da:
Hau da, borda berrian eraikin itxia izango den zatia erdia izango da soilik (7m x 8,15m = 57,05 m²) eta beste erdia berriz arkupe irekia. Egun existitzen den abeltzaintza jarduerarekin lotuta arkupe ireki horren behin-behineko itxitura onartuko da zaldientzako belarra gorde ahal izateko baina jarduera bertan behera geratuko balitz itxitura hori kendu beharko litzateke arkupea irekita utziz. Ur hartunea eta argi indarra moztuko lirateke baita ere jarduerarik ez balego. Era berean, proiektuko altzaeretan marraztu den harrizko horma ahalik eta baxuena izango da eta zati handiena txapaz itxiko da, behin-behineko itxiturari dagokionean.
2.- Simaurtegiari dagokionez, abere kopurua eta lursailaren azalera kontuan hartuta, ez da beharrezkoa ikusten; hortaz, lizentzia honetan ez da simaurtegia eraikitzeko baimenik ematen. Abereek sortutako hondakinak, aurkeztutako proiektuan azaldu bezala, lursailean sakabanatuko dira.
BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 1.724,37€ ordaindu behardo ditu (966,37€ eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik eta 758,00€ irekitze tasa kontzeptuan).
HIRU: Obrak burutu ondoren, irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko da eta horretarako jarraian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko ditu:
? Obra bukaerako ziurtagiri tekniko bisatua.
? Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak bideratutako eta bisatutako U-4 inprimakia.
? Eraikin berriaren argazkiak.
? Obra berriaren eskritura.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
GIZARTE ZERBITZUAK
5. Aiton Borda tabernako salneurrien igoerarako proposamena (2012GZ320002)
Ikusirik Aiton Borda Jubilatuen taberna ustiatzen duen Aintzane del Riok Udalari egindako jubilatuentzako salneurrien igoera onartzeko eskaera berria, alkateak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Onartzea Aiton Borda tabernan ezarri beharreko salneurriak.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
PERTSONALA
6. N.A.L.k haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia luzatzea (2011PE40001)
Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakaslea den N.A.L.k, 2012ko uztailaren 17an aurkeztutako eskabidean, egun haurraren zaintzagatik disfrutatzen duen borondatezko lan eszedentzia, 2013ko urtarrilaren 10a bitarte luzatzea eskatu du.
Eskaria azterturik, kusirik teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Ontzat hartzea N.A.L. bere haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentziaren luzapena.
BI: Luzapena, 2012ko irailaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2013ko urtarrilaren 10a bitarte iraungo du.
HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.
LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
7. Ontzat hartzea O.E.A.ek seme-alaben zaintzagatik egindako lan murrizketako eskaria (2011PE100011-2)
O.E.A.k, Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakasleak, 2012/2013 kurtsorako bere musika irakasle lana %36,17tik %28,17ra murriztea eskatu du seme-alaben zaintzagatik.
Eskaria azterturik, ikusirik Udal Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Ontzat hartzea O.E.A.ek seme-alaben zaintzagatik 2012/2013 kurtsorako eskatutako lanaldi murrizketa.
- Lanaldi murrizketaren ondorioz, 2012/2013 kurtsoan, %28,17ko lan dedikazioa izango du.
- Lanaldi murrizketa 2012ko irailaren 1ean sartuko da indarrean eta 2013ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.
BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
KIROLAK
8. 2012ko aurrekontuari dagozkion Kirol entitateen ohiko jarduera garatzeko dirulaguntza deialdia (2012KI100001)
Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: 2012 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzen banaketa arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzea.
BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
9. 294/2012 auziaren inguruko erabakia (2012ID450003)
Administración General del Estado-Delegación del Gobierno de la CCAA del País Vascok Lezoko udalak hartzen dituen erabakien akten laburpenak Estatuko Administraziora ez bidaltzeagatik 294/2012 auzia tarteratu du Udalaren aurka.
Apirilaren 2ko 7/1985 legeak, Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituenak, bere 56.1 artikuluan xedatzen du Toki-erakundeek beren egintzen eta erabakien aldakia edo, hala badagokio, laburpena igorri beharko diete Estatuko eta autonomia-elkartetako administrazioei, araudi bidez zehaztutako epe eta modutan. Erakundeotako lehendakariak eta, hurrena, idazkariak izango dira betebehar horren erantzule.
Lezoko udalak 1983ko ekainaren 9ko udalaren osoko bilkurak hala erabaki ondoren ez ditu ordutik gaur egun-arte bitarteko erabakien kopia edo laburpenik bidali.
Estatuko Administrazioaren 294/2012 auzia ikusirik, udalaren osoko bilkurak 1983ko erabakia berrikusi zain, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Apirilaren 2ko 7/1985 legearen 56.1 artikuluan xedatutakoa betetzea eta udal erabakien aldakia edo laburpenak igortzea Estatuko eta Autonomia-elkarteko administrazioari.
BI: Erabaki honen berri auzitegiari ematea, bertan behera utzi dezaten 294/2012 auzia.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
10. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Abuztuaren 1ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
GALDE ESKEAK
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930201tik 930209ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.