- 1. Egoki irudituz gero, 2012ko irailaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. Herri Baratzen esleipenerako baldintza agiria.(2012H0290006)
- 3. 1.sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 22.ziurtapenaren eranskina eta likidazioa. (2009H0120001)
- 4. Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak (2012GZ040001)
- 5. Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak (2012GZ040002)
- 6. Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak (2012GZ040003)
- 7. Faktura zerrendak onartzea (2012KO110042)
- 8. Alkatearen erabakien kontu ematea
Lezon, 2012ko urriaren 9an, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Alkate lanetan dagoen Eneko Lartige Zabalekuren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Ainhoa Zabalo Loiarte.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2012ko irailaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.
Akta, aldaketarik gabe onartu eta sinatu da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2. Herri Baratzen esleipenerako baldintza agiria.(2012H0290006)
Espedientea azterturik, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: San Pedro auzoko 64 Herri Baratzen esleipena arautuko duen baldintza agiria onartzea.
BI: Pleguaren berri ematea, udal webean eta udaletxeko iragarki oholean.
3. 1.sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 22.ziurtapenaren eranskina eta likidazioa. (2009H0120001)
U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 22. obra ziurtapenaren eranskina eta likidazioa.
Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Aurkeztutako 22. obra ziurtapenaren eranskina eta likidazioa onartzea, 17.211,59 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99–187).
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
GIZARTE ZERBITZUAK
4. Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak (2012GZ040001)
Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: B.G.M.ri, 9.813,6€ko dirulaguntza ematea 2012 urterako. Emandako dirulaguntzaren %80a ebazpenaren ondoren ordainduko zaio eta beste %20 gastua zuritu ondoren. A-333 D-618
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
5. Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak (2012GZ040002)
Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek, erabaki du:
BAT: A.A.ri 10.829,76€ko dirulaguntza ematea 2012 urterako. Emandako dirulaguntzaren %80a ebazpenaren ondoren ordainduko zaio eta beste %20 gastua zuritu ondoren. A-333 D-619
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
6. Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak (2012GZ040003)
Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: G.G.M.ri 16.704€ko dirulaguntza ematea 2012 urterako. Emandako dirulaguntzaren %80a ebazpenaren ondoren ordainduko zaio eta beste %20 gastua zuritu ondoan. (A-333 D-620).
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
KONTUHARTZAILETZA
7. Faktura zerrendak onartzea (2012KO110042)
Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturaren zerrenda:
Zbkia/ Nº €
43 72.780,15
BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
8. Alkatearen erabakien kontu ematea
Irailaren 25ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik, ebazpenen berri eman da.
GALDE ESKEAK
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930234tik 930237ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.