2012ko ekainaren 19a

Lezon, 2012ko ekainaren 19an, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko ekainaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Kale garbigailua rentinean eskuratzeko kontratua eteteko proposamena (2010H0170001).

Lezoko Udalak, 2010eko urtarrilaren 26ko Tokiko Gobernu Batzordean, hauxe erabaki zuen: kale-garbigailu bat renting modalitatean alokatzeko hornidura kontratuaren espedientea hastea eta hornidura kontratu horretarako Baldintza Administratibo Partikularren Agiria eta gastua onartzea.

Kontratu hori, 2010eko ekainaren 1eko Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren bidez, behin betiko esleitu zitzaion CAIXARENTING, SAU entitateari.

2010eko ekainaren 22an, kale-garbigailua finantza-errentamendu bidez (renting modalitatean) eskuratzeko hornidura kontratu izenpetu zen.

Baldintza-agiriaren arabera –kontratuko agiria 2010eko ekainaren 22an izenpetutako kontratuaren arabera–, kontratuaren xedea da kale-garbigailu bat finantza-errentamendu bidez eskuratzea, baldintza teknikoen agirian zehaztutakoarekin bat etorriz.

Era berean, kontratu horren xedea da errentatzaileak edo enpresaburuak, kontratua indarrean dagoen bitartean, kale-garbigailuaren mantentze-lanak bere gain hartzea.

CAIXARENTING, SAU entitateak, kontratu horren lizitaziorako, proposamen zehatza aurkeztu zuen kale-garbigailuaren mantentze-lanen inguruan. Proposamen horrek ere arestian aipatutako kontratua osatzen du.

Lezoko Udalak kontratatu duen mantentze-lanen eskaintzaren arabera, kale-garbigailua aztertu egin behar da 300 orduro. Azterketa horiek behar bezala zehaztuta daude kontratuaren xede den proposamenean. Hala ere, espedientean dagoen txosten teknikoaren arabera, kontratatutako mantentze-lanak ez dira egin 600, 900 eta 1200 orduz ibilgailua lanean egon eta gero, txosten teknikoan eta esleipendunak kontratatu duen enpresak izenpetutako azterketa-parteetan ikus daitekeen moduan.

Arestian esan dudan moduan, CAIXARENTING, SAU entitateak aurkeztutako proposamenaren arabera, kale-garbigailuaren mantentze-lanak 2010eko ekainaren 22an aipatutako entitateak eta Lezoko Udalak izenpetu zuten kontratuaren xede dira.

Baldintza administratiboen agiriko 14. atalaren arabera, kontratua eteteko arrazoiak dira Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 206. eta 275. artikuluetan adierazitakoak. Bi artikulu horiek bat datoz egun indarrean dagoen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 223. eta 299. artikuluekin.

Hortaz, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 206. artikuluko h) atalaren arabera (egungo Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 223. artikulua), kontratua eteteko arrazoietako bat da: “Kontratuan berariaz ezarritakoak”.

Hitzartutako mantentze-zerbitzua ez betetzeak kontratua eteteko arrazoia da, baldintza administratiboen agiriaren arabera. Horiek horrela, aipatutako agiriaren 13 B) “PRESTAZIOEN BURUTZAPEN PARTZIALA DELA ETA” atalak honela dio:

Kontratistak, bere erruagatik, kontratuko prestazioen burutzapen partziala epean bukatzen ez badu, Administrazioak bi aukera izango ditu: kontratua bertan behera uztea edo kontratuaren prezio osoaren 100eko 10eko diru-zigorra ezartzea.

Zerbitzua ematean akatsak izan badira, Administrazioak kontratuaren aurrekontuaren %10eko diru-zigorra ezarri ahal izango du”.

Kasu honetan, ez dira hitzartutako mantentze-lan batzuk bete, txosten teknikoan zehazten den moduan; beraz, ez du zerbitzua osorik bete.

Zerbitzua osorik ez betetzeak ondorio nabariak ditu kontratuan, piezen mantentze-lanak ez direlako egin eta kale-garbigailua matxuratzeko arriskua handiagoa delako, eta hori gertatuz gero, ondorio ekonomikoak izango lituzkeelako Lezoko Udalean.

Behin erabakita kontratua eteteko arrazoia dela, 1098/2001 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoa egin behar da. Errege Dekretu horrek Sektore Publikoko Kontratuen Legea Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araubide Orokorra onartzen du. Artikulu horren arabera, hauxe da kontratuak eteteko prozedura:

“Kontratua etetea kontratazio-organoak erabakiko du, ofizioz nahiz kontratistak eskatuta. Legearen 12.2. artikuluko azken paragrafoan aurreikusitako kasuan, kontratazio-organoak Ministroen Kontseiluaren baimena beharko du aurretik eta, nolanahi ere, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Hamar egun naturaleko epea finkatuko da kontratistaren azalpenak entzuteko, ofizioz proposatuz gero.

b) Epe bera finkatuko da abal-emailearen edo aseguratzailearen azalpenak entzuteko, baldin eta bermea konfiskatzea proposatzen baldin bada.

c) Zerbitzu Juridikoaren txostena beharko da, Legearen 41. eta 96. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

d) Estatuko Kontseiluaren edo Autonomia Erkidegoaren edo Autonomia Erkidegoko organo aholku-emaile baliokidearen irizpena beharko da, kontratista kontra dagoenean.

2. Kontratuak eteteko espedienteen nahitaezko txosten eta izapide guztiak premiazkoak izango dira, eta organoak lehentasunez erabakiko ditu.”

Adierazitakoa kontuan izanik ondorengo Tokiko Gobernu Batzarrak 2012/03/06an ondorengo akordioa hartu zuen:


- CAIXARENTING SAUri esleituriko kale-garbigailu bat renting modalitatean alokatzeko hornidura kontratua eteteko espedienteari hasiera ematea arestian adierazitako arrazoiengatik.

- CAIXARENTING SAUri 10 egun naturaleko epea ematea akordio honen jakinarazpena jasotzen denetik egoki deritzona alega dezan eta bereziki aipatu kontratuaren etetearen aurka azaldu nahi badu.

Aditze epea igaro ondoren CAIXARENTIG SAUk ez du alegaziorik aurkeztu eta ez da aipatu kontratuaren etetearen aurka azaldu.

Hori dela eta Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik,Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: CAIXARENTING SAUri esleituriko kale-garbigailu bat renting modalitatean alokatzeko hornidura kontratua etetea arestian adierazitako arrazoiengatik.

BI: Akordio hau CAIXARENTING SAUri jakinaraztea eta aipaturiko kale garbigailua jaso dezaketela adieraztea, akordio honen jakinarazpena jaso eta aste bete pasa ondoren. Kale garbigailua, Txatxamendi kalean 32 zenbakian dauden udal lokaletan egongo da, 8:00tatik 14:00tara, astelehenetik ostiralera. Harremanetarako pertsona Ketxus Ponce da, 647 586 526 telefonoarekin.

3. Jaizkibel hiribideko 28an 8 etxebizitza eta 8 garage eraikitzeko obra baimena (2012H0030001).

Jesus Garayar Zuloagak, Zabaltxo Eraikuntzak S.L (B-20799441) enpresaren izenean Jaizkibel hiribideko 28.ean 8 etxebizitza eta 8 garaje egiteko baimena eskatu zuen 2011ko abenduaren 22an (erregistro sarrera zenbakia 3.925). Horretarako Jesus Anza Zabaleta arkitektoak sinaturiko oinarrizko proiektua aurkezten du.

H.I.E. 38 Bittori eremua Plan Orokorraren baitan jasotzen da eta antolamendu xehatua ere Plan Orokorrean bertan jasotzen zenez eraikuntza proiektu batekin gauzatze zuzeneko lursaila da.

Hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean, H.I.E.18 Maintzine Mendebaldea eremuaren eta, iparraldean, Herriondo mazelaren lurren artean dago. 300,02 m² ditu. Plan Orokorraren proposamenaren helburu nagusia duela gutxi arte (2010eko apirila) antolatu beharreko eremuan zegoen eraikuntza ordezkatzea da, horretarako izapidetutako eta 2010eko maiatzaren 5ean Udalak behin betiko onartutako Hirigintza Hitzarmenarekin bat etorriz.

Alabaina eta Plan Orokorreko fitxan jasotzen ziren bi ezaugarri aldatzeko Jesus Garayar Zuloagak, Zabaltxo Eraikuntzak S.L. enpresaren izenean (B-20799441) Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko H.I.E. 38 Bittori eremuaren barne erreformarako plan berezia aurkeztu zuen 2011ko abenduaren 22an erregistro bidez (sarrera zenbakia 3924). Horretarako Jesus Ansa arkitektoak sinatzen duen dokumentazioa aurkeztu zuen. Aldatu nahi ziren bi parametroak etxebizitza kopurua, 7tik 8ra eraikigarritasuna handitu barik, eta erlaitzaren altuera ziren, fitxan ezarritakoa baina metro bat garaiago.

Plan bereziarekin batera oinarrizko proiektua aurkeztu zen, proposatzen ziren bi aldaketak ontzat emango zirelakoan.

Plan Berezia behin-betikoz 2012ko maiatzaren 31an egindako udalbatzak onartu bazuen ere, proposatu ziren bi aldaketetako bat ez zen ontzat eman, altuera igotzearena alegia eta 7tik 8ra onartutako etxebizitza kopuruaren aldaketa soilik jasoko zuen testu bateratua eskatu zen. Gauzak honela, erlaitzaren altuerak Plan Orokorreko fitxan ezarritakoa izaten jarraituko du, hots alboko 26 zenbakidun etxebizitzarena baino 1,05m garaiago.

Jesus Garayar Zuloagak, Zabaltxo Eraikuntzak S.L (B-20799441) enpresaren izenean Jaizkibel hiribideko 28.ean 8 etxebizitza eta garajeak egiteko oinarrizko proiektuaren eranskina aurkeztu zuen 2012ko ekainaren 11an (erregistro sarrera zenbakia 1.429). Horretarako, Anza Zabaleta arkitektoak sinaturiko jatorrizko fitxak dituen sestretara egokitutako ebaketa aurkezten du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Jesus Garayar Zuloagari, Zabaltxo Eraikuntzak S.L (B-20799441) enpresaren izenean Jaizkibel hiribideko 28.ean 8 etxebizitza eta garajeak egiteko obra baimena ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Lanak burutu ahal izateko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko oniritzi zigilua daraman gauzatze proiektua aurkeztu beharko da.

2.- Lanak hasi aurretik obra zuzendaritzaren izendapena aurkeztu beharko da.

3.- Gauzatze proiektua Plan Orokorreko fitxan ezarritako sestretara egokituta egongo da.

4.- Eraikigarritasunaren batuketa justifikatuko da estalkipeari dagokionez, beti ere gehienezko muga gainditu gabe.

5.- Garajera sarrera emango duen arrapalaren gehienezko malda %16koa izango da.

BIGARRENA: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik honako kopuru hauek ordaindu beharko ditu:

- 513,73 euro eraikuntza lizentziaren tasagatik.
- 48.319,61 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik.
- 2.279 euro plan bereziaren tasagatik.
- 31.100 euro sinatu eta onartutako hirigintza hitzarmenean zehazturikoaren arabera (eraikigarritasun urbanistikoaren %15a eta zuzkidura kargei dagokionaren %50a)

Denera 82.212,34 euro.

HIRUGARRENA: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


4. Donibane 14 eraikuntzan obra baimena (2012H0030007).

Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak, Donibane 14ko jabekideen izenean, eraikuntza horren fatxada konpontzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak, Donibane 14ko jabekideean izenean, eraikuntza horren fatxada konpontzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

• Espaloiaren okupazioa Donibane kalean, 36,30 m² dira (24,20 x 1,50).
• Espaloiaren okupazioa Polentzarrene kalean, 39,45 m² dira (26,30 x 1,50).
• Obra egiteko denbora, 3 hilabetekoa izango da.

BI: Obran sortuko diren hondakinak, tolba baten bidez bilduko dira eta ezingo dira zuzenean espaloian utzi.

HIRU: Kontuan eduki beharko dira segurtasun neurriak, bai pertsonei babesteko eta baita ibilgailuak ere, beraz, sareak, seinaleak etab, jarri beharko dira.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 6.356,90 euro ordaindu beharko dira (1.652,82 euro obra lizentziagatik eta 4.704,08 euro aldamioak jartzeagatik).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


5. Elias Salaberria 14an igogailua jartzeko baimena (2012H0030003).

Mª Mar Senin Arrechek, Nigurko Eraikuntzak, S.L.ren ordezkariak, Elias Salaberria 14ko jabekideen izenean, horren barnean igogailua bat jartzeko obra baimena eskatu zuen 2012ko otsailaren 13an. Horretarako, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2012ko otsailaren 8ko oniritzi zigilua daraman Enrique Antero eta Fernando Fernandez arkitektoek sinatutako proiektua aurkeztu du.

Proiektua jende aurrean egon da derrigorrezko 20 egunez eta ez da alegaziorik jaso epe horretan. Udal arkitektoaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:


BAT: Mª Mar Senin Arrecheri, Nigurko Eraikuntzak S.L.ren ordezkariari, Elias Salaberria 14ko jabekideen izenean, aipatutako eraikinean igogailua jartzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1. Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 691,80 euro ordaindu beharko ditu (513,73 euro udal tasarengatik eta 178,07 eraikuntzen gaineko zergarengatik).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK.

6. Larrialdietako etxe babesturako eskabide orria (2012GZ090002).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Onartzea larrialdietako etxe babestuetan sartzeko Y. Z. egin duen eskaera.

BI: Y.Z, apartamentu babestuen erabilpenagatik ez ordaintzea.

HIRU: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, BI HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean. BI HILABETEKO epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo SEI HILABETEKO epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.


7. Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntza deialdia (2012GZ190001).

Ikusirik preso daudenen familiei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, udalak dirulaguntzak emateko duen araudi orokorra eta kontutan izan da udal aurrekontuetan gastu honetarako jasota dagoen diru kopurua, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: 42.000 € bitarteko gastua onartu (A-333/2012) aurrekontuko 1 01 480 01 313 30 2012 (00278) eta 1 01 480 01 313 30 2012 (00079) partiden gain.

HIRU: Deialdiaren iragarkia GAOn argitaratzea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Ekainaren 5ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.


Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930698tik 930705ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna