2014KO UZTAILAK 24

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2014ko uztailaren 24an, osteguna, 13:00etan eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral (BILDU udal taldea), Kepa Garbizu Azkue eta Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea)

Ez dira bileran egon, Mikel Arruti Salaberria, Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea) eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (BILDU udal taldea), gai zerrendaren 6.puntoan etorri da.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Era berean, bertan dago, Pedro Etxarri kontu-hartzailea.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko maiatzaren 29ko osoko bilkurako akta onartzea.

Kepa Garbizu eta Xubero Ubillos (EAJ) zinegotziek diote, deialdiarekin batera doan dokumentazioan ez dutela maiatzaren 29ko osoko bilkurako aktarik ikusi.

Irailean ospatuko den osoko bilkuran onartzea eskatu dute.

Udalbatzak aho batez onartu du.

2. Diktamina, Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko 2014ko lankidetza-hitzarmena onartzearena (2014KO360002).

Ainhoa Zabalo, alkateak, diktamina onartzea proposatu du. Honela dio:

“Oarsoaldea S.A.k 2014. ekitaldirako lankidetza-hitzarmena aurkeztu du udalak onar dezan, bi erakundeentzat interes orokorra duten hainbat programa garatzeko,

Horrenbestez, aipatutakoa kontutan hartuta, Kontu eta Ogasun batzordeak, 2014ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, Ainhoa Zabalo, Eneko Lartigeren botoa alde dela, eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena, 2014. ekitaldirako onartzea.

BI: Onartutako lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko, Lezoko alkatea den Ainhoa Zabalo Loiarte, ahalmentzea.

HIRU: 2014ko Gestio Plana onartzea, hitzarmen honen baitan xedatutako proiektuen arabera, zenbatekoa 284.473,13€ izanik.

LAU: Udalaren aldetik, hitzarmen esparruaren Jarraipen-Batzordearen kide izendatzea udal kontu hartzailea eta alkatea.”
Diktamina aho batez onartu da, aldeko 8 botoekin (6 BILDU udal taldea eta 2 EAJ-PNV udal taldea)

3. 2014.ko Finantza eta Aurrekontuen arloko informazioa ematea 2014/06/30eko datan.

21/2003 Foru Arauaren 64.artikuluan ezarritakoa jarraituz, Ogasun batzordearen lehendakariak, 2014. ekitaldiko finantza eta aurrekontuen egoeraren informazioa igorri dio Udalbatzari, 2014ko ekainaren 30eko datan.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

4. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketena (2014KO030003, 2014KO090002, 2014KO020001).

Alkateak, 2014KO030003 eta 2014KO090002 espedienteetan egindako aurrekontu aldaketen berri eman du.

2014KO020001 espedientearen berri aurreko osoko bilkuran eman zen.

Udalbatza, jakinaren gainean geratu da.

5. Kontuhartzailearen txostenak.

Udalak egindako bi kreditu aldaketa espedienteetan aurrekontu egonkortasunaren , finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzko txostenak egin ditu udal kontuhartzaileak eta haien berri eman zaio udalaren osoko bilkurari.

Bi espedienteak hauek dira: 2014-KALD-000009-00 (2014KO030003)
2014-KALD-000010-00 (2014KO090002)

Baita ere Pedro Etxarri udal kontuhartzaileak D147/00566 alkate ebazpenez udal langileei onartutako ordaina aurrez egindako ingiraren aurkako erabakia dela ohartarazi dio bilkurako espedientean dagoen txosten bidez udalbatzari.

Alkateak dio txostenak soilik epeetan aurreratu izanaren oharpena egiten duela.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

6. Bake epailea eta ordezkoa izendatzeko prozedura hasteko diktamena (2014PE090001).

Alkateak, Barne Batzordeak emandako diktamina onartzea proposatu du. Honela dio:

“Lezoko Udaleko Bake Epaile titularra lau urterako izendatua izan zen eta epe hori laster amaitzear dago.

Indarrean dagoen legea betez Lezoko Udal Osoko Bilkurak Bake Epaile titularra izendatzeko hautaketa prozesua egin behar du, eta ondoren bere proposamena Lurralde honetako Auzitegi Nagusiari egin.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loiarte eta Eneko Lartige Zabalekuren aldeko botoekin eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin, Barne Batzordeak 2014-07-21ean egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Lezoko Udaleko Bake Epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko prozedurari hasera ematea.

BI: Hautagaiek bete behar dituzten baldintza nagusienak zehaztea:

• Adinez nagusia izatea eta 2014ko urtarrilaren 1etik Lezon erroldatua egotea.
• Eskola graduatua edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
• EGA edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
• Botere Judizialeko Lege Organikoak ezarritako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuetan barne ez egotea.

HIRU: Udalak astean 14 orduko lan kontratua gauzatuko du Bake Epaitegiko lan administratiboak egin ditzan.

LAU: Bando bat zabaltzea deialdi honen berri emanez eta deialdiaren iragarkia G.A.O.an argitaratzea”.

Diktamina aurkeztu bitarte Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra zinegotzia etorri da bilkurara.

Ditamina, aho batez onartu da aldeko 9 botoekin (7 BILDU udal taldea eta 2 EAJ-PNV udal taldea).


7. Diktamina, 2014. urteko Lan postuen Zerrenda aldatzekoarena (Musika irakasleen lan portzentaiak) (2014PE290001).

Alkateak Barne Batzordearen diktamina onartzea proposatu du. Honela dio:

“2014/2015 ikasturterako Musika Eskolako matrikulazio ofizialaren kanpaina amaituta, zuzendariak matrikulazio datuak aurkeztu eta, datu horien baitan, 2014ko irailaren 1ean hasiko den 2014-2015 ikasturtean musika-tresna bakoitzari dagozkien dediakzio portzentaiak ezarri ditu.

Funtsezko aldaketarik aurreikusten ez bada ere, musika-tresna batzuren dedikazio portzentaiak alda daitezke, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan. Halere, aldaketa txikiak izango direla aurreikusten da. Horiek horrela, Alkateari ahalmenak ematea proposatzen da, gerta daitezkeen aldaketen ondorioz dedikazio portzentai berriak onartzeko. Dena den, balizko aldaketa hauek 2015. udal langileen Lan Postuen Zerrenda orokorra onartzeko garaian kontuan hartuko dira.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loiarte eta Eneko Lartige Zabalekuren aldeko botoekin eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin, Barne Batzordeak 2014-07-21ean egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, Osoko Bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2014ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari. Bertan, 2014/2015 ikasturtean irakatsiko diren instrumentu bakoitzaren lan postuaren lanaldien ehunekoak ezartzen dira. Dedikazio porzentai hauek 2014ko irailaren 1ean indarrean sartuko dira.

BI: 2014/2015 ikasturteko lanaldien ehunekoak hurrengoak izango dira:

- Perkusioa + osagarriak: %30,83.
- Pianoa + osagarriak: % 28,17.
- Akordeoia + osagarriak: %19,17.
- Flauta + osagarriak: %17,33.
- Musika Mintzaira: %20,83.
- Trikitixa + osagarriak: %34,83.
- Saxofoia + osagarriak: %17,33.
- Biolina + osagarriak: %17,33.
- Tronpeta + osagarriak: %20.
- Klarinetea + osagarriak: %16.
- Gitarra + osagarriak: %28,17.
- Txeloa + osagarriak: %5,33.

HIRU: Alkateari ahalmenak ematea, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan gerta daitezkeen aldaketen ondorioz, musika irakasleen dedikazio portzentai berriak onartzeko. Eman daitezkeen aldaketak gauzatuak izango dira 2015. urteko Udal langileen Lanpostuen Zerrendaren onarpenean

LAU: Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunez.

BOST: Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, aldaketa behin betiko onartu eta argitaratzeko agindua emango litzateke, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.”

Kepa Garbizuk gogoratu du iaz gai berdinean abstenitu egin zirela, ez dutelako garbi ikusten portzentai kopuruak nondik ateratzen diren, datuekin bidalitako laukia ez dutelako ulertzen Bere iritziz lan hau pertsonal teknikariarena behar luke eta ez Musika Eskolako zuzendariarena.

Alkateak dio Barne Batzordean aztertutako gaia dela eta Musika Eskolako zuzendariak eta gaurko bilkurara etorri ez den Kultur zinegotziak landu dutela laukia. Musika Eskolako araudi eta Eskola Kontseiluetan onartutako ratio eta formula batzuen ondorioz ateratzen dira portzentaiak.

Diktamina onartu da, aldeko 7 botoekin (BILDU) eta 2 abstentzioekin (EAJ-PNV)

8. Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Kontratu Publikoetan Klausula Sozialak txertatzearen ingurukoa (2014ALO50024).

Honela dio, Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioak:

“Azken urteetan, euskal herriak pairatzen duen krisi ekonomikoak agerian utzi du euskal herritarrek pairatzen duten egoera. Hainbat eta hainbat egoera baztertzaile egunerokó bihurtu dira. Azken datuen arabera, Hago Euskal Herrian 219.071 langabetu dago, ian egiteko adinean dagoenaren %16,5a hain zuzen ere. Egoera larri hau aldatzeko ezinbestekoa dugu bertoko instituzioen inplikazioa.

Ba dira hainbat tresna, instituzio publikoen eskuetan, egoera honi buelta emateko erabili daitezkeenak. Modu justuago batean jardunaz aukera •berriak ireki daitezkeenak. Horietako bat, Kontratazio Publikoa dugu. Desoreka hauek murrizteko baliagarriak izan daitezke Kontratazio Publikoak. Erakunde publikoak, eta herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak izanik Udalak, benetako ahalegin bat egitara behartuta daude. Eremu guztietatik lan eginaz, jendartean dauden desberdintasunak eta desorekak apurtzea lortu dezagun.

Azken urte luzeetan zehar, Kontratazio eta erosketa publikoa egiterako garaian, kriterio ekonomikoak erabili dira soilik oinarri gisa. Eskaintzen ziren zerbitzuen kostua izan delarik erreferentzia bakarra bide hori jorratzerako garaian. Hau aldatu beharra dago.

Kontratu Publikoak arautzen dituen legeriaren barnean, bai Europar Komisioak, zein EAEn.indarrean dagoen legeriak eta baita Nafarroako Legeak ere, bestelako kontratazio publiko bat egiteko aukera ematen du.

Adibidez, 2008ko ekainean argitaratutako "Autonomia erkidegoko administrazioaren eta bere sektore publikoaren kontratazioan gizarte irizpideak, ingurumenekoak eta beste politika publikoak barne hartzeari buruzko akordioak" aukerak ematen ditu bestelako kontratazioak burutzeko.

Udal instituzioetatik bestelako politika bat aurrera eramatea ezinbestekoa da. Krisialdi ekonomikoari orain arteko eskema askorekin apurtuz soilik egingo diogulako aurre.

Kontratu Publikoak eta erosketa publiko justuak egitearen bidea jorratu behar dugu. Udal Langileen lan baldintzak bermatzeaz gain, eremu bakoitzeko lan hitzarmenen errespetua, lan segurtasuna bermatzea, ingurumenaren babesa, hizkuntz irizpideak errespetatuz euskararen presentzia bermatzea, berdintasun irizpideak, ezgaitasun fisiko eta psikikoak dituzten pertsonen presentzia bermatzea... eremu oso zabala dugu garatzeko.

Erakunde Publikoek, Kontratu eta erosketa publikoaren alorrean urratsak emateko garaia da. Euskal Herriko instituzioek, orohar langile, emakume, ezgaitasunak dituzten pertsona, ingurumen eta hizkuntza eskubideak bermatzeko garaia iritsi da.

Hau guztia kontutan hartuta, Lezoko udal taldeak ondoko mozio hau aurkezten du, osoko batzarrean eztabaidatu eta udalak bere egin dezan:

1. Udal honek, hemendik aurrerako kontratu eta erosketa publiko guztietan, indarrean dagoen legediak ematen dituen aukerak baliatuz, "klausula sozialak txertatu eta aplikatzea onartzen du,

2. Udal honek, aipatutako klausula horien lanketa, garapen eta jarraipenerako konpromisoa hartzen du, beharrezko balitz, helburu hori duen lantalde bat sortuaz edo dagokion batzordera bideratuaz.”

Mozioa, aho batez onartu da, aldeko 9 botoekin (7 BILDU udal taldea eta 2 EAJ-PNV udal taldea)

9. Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioaren ingurukoa (2014ALO50025).

Alkateak (BILDU) esan du, gai zerrendaren 11. puntuko mozioa, EAJk aurkeztutakoa, orain tratatuko den mozioaren berdina dela. EAJrena, Astigarragako udalean aurkeztutakoa da eta BILDUrena Lezon aurkeztuko dena. Mozio bakarra bezala tratatzea erabaki du Udalbatzak.

Honela dio, Bildu eta EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioak:

“Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioa, Frankismotik eratorritako eredu politiko-instituzionalaren krisi sakonean beste urrats bat gehiago izan da. Kolpe Militar Frankista eman zutenek, beraien jardunaren inolako ardura zein ondoriorik nozitu gabe, eta zituzten pribilejio eta botere guneak mantenduz, "lotuta eta ondo lotuta" utzi zuten Estatu botereen etorkizuna. Estatuaren zatiezintasuna aldarrikatuz eta hori hala izan zedin armadari berme funtzioa emanaz itxi zuten erreforma. 1978ko Konstituzio, espainiarra, zeinaren ondorioz Juan Carlos Borboikoa Estatu Buru gisa' geratu zen, Euskal Herriak ez zuen onartu. Euskal Herriak uko egin zion konstituzio horri, besteak beste, herri gisa etorkizuna libreki eraikitzeko eskubidea ukatzen zigulako eta benetako haustura demokratikorik ez emateaz gain, Hego Euskal Herria bi eremu administratibotan zatitzen zuelako. Frankismoaren amaieratik eratorritako eredu politiko-instituzional espainiarrak, demokrazia eza, gure herriaren ukazioa eta diktadura frankistarekiko haustura demokratiko eza ordezkatzen ditu.

Eredu politiko hau ordea, ez da gai izan Espainiako estatuaren menpeko herrien zein Estatuko herritarren aldarrikapen demokratikoak geldiarazteko, Gero eta nabarmenagoak eta indartsuagoak dira, estatu espainiarreko nazioek beraien etorkizunaren jabe izateko egindako aldarrikapenak. Atzeraezinezko prozesuak ari dira eraikitzen. Herriak, herritarrak eta eskubide demokratikoak protagonista diren prozesuak hain zuzen era. Bitartean, eredu politiko-instituzional honen krisiaren adierazle argia da, PP eta PSOEk, eta ordezkatu duten bipartidismoaren zilegitasun eta sinesgarritasun krisia.

Testuinguru horretan eman da Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioa. Eta egoera honen aurrean, bistan da, ukazioan eraikitako eta politikoki agortutako marko politiko eta juridiko honi iraunarazteko itxuraldaketa operazio baten aurrean gaudela. Juan Carlos Borboikoaren abdikazioak ordea, ez dakar aldaketarik bere baitan: herrien ukazioan oinarrituriko eredu politiko-instituzionala ez baita gainditu.

Erreforma inposatu zenean irekita zeuden gatazka politiko guztiak bere baitan mantentzen dira eta Juan Carlos Borboikoa'ren Abdikazioarekin batera, 1977an abian jarririko Frankismoaren Erreformaren fasea amaitzea beharrezkoa da. Hori da herri honen aldarrikapena. Abdikazioaren aurrean, benetako haustura demokratikoa emateko unea da.Herrien eta herritarren eskubideak gauzatu ahal izateko. Espainiako herritarrek beraien sistema politikoa erabakitzeko erreferendum-a egitearen alde gaude. Baina Euskal Herria ez da eztabaida horren subjektua. Euskal Herritarrok gure erabakiak geuk hartzeko dugun, eskubidearen errespetua aldarrikatzen dugu, etorkizunean libreki gure egitura politikoa eraiki ahal izateko. Herriok dugun erabakitzeko eskubidearen gauzapena nota egingo den erabakitzeko unea da.

Honen guztiaren aurrean, Lezoko udalak honako adierazpen hau onartzen du:

Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioaren aurrean, Lezoko Udalak benetako haustura demokratiko baten aldeko aldarrikapena egiten du; Euskal Herritarrok gure herriaren etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatuz. Era berean, herri honek ez dio inolako zilegitasunik onartzen Espainiako Koroaren inongo ordezkariri.

Bizi dugun egoera politikoaren aurrean, gure herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea eskuratzeko helburuarekin lan egiteko deialdia luzatu nahi diegu Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu, eragile eta herritarrei”

Mozioa, aho batez onartu da, aldeko 9 botoekin (7 BILDU udal taldea eta 2 EAJ-PNV udal taldea)

10. Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarren ingurukoa (2014ALO50026)

Honela dio BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioak:

“Euskadi- Cuba adiskidetasun eta solidaritate elkarteak, Komite Internazionalistak eta Askapena kolektibo internazionalistek eta Euskal Herriko emigrazio kubatarrak osatutako "Desembarco del Granma" eta "Sierra Maestra-Euskadi" elkarteek zuen talde politikoari laguntza eske ari dira 2014. urtean hainbat erakundetan (udaletxeetan, aldundietan, Legebiltzarrean) egingo diren mozioetarako. Mozio hauek Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarrekiko elkartasuna adierazteko dira, terrorismoaren kontra eta bakearen alde egindako borrokagatik eta Barack Obamari, Estatu Batuetako lehendakariari, haien askatasuna eskatzeko.

Zera proposatzen dugu: mozio guztiak otsailatik irailera aurkeztea, eta urrian prentsaurreko bat egitea.

Bost Kubatarrak Gerardo Hernández Nordelo, Ramón Labañino Salazar, René González Schwerert, Fernando González Llort eta Antonio Guerrero Rodríguez dira.

Bost Kubatarren aldeko kanpaina Kubarekiko Elkartasun Mugimenduaz gain, baste hainbat pertsonek babesten dute. Danny Glover aktore amerikarra buru, hainbat herritako artistek eta intelektualek Bosten errugabetasuna eta askatasuna aldarrikatzen dute. Honen adibide dira, Susan Sarandon, Martin Sheen, Emma Thompson, Sean Penn, Oliver Stone, Michael Moore, Noam- Chomsky, Ignacio Ramonet, Alice Walker, Angela Davis, John Le Carré edota Günter Grass.

2009. urtean 10 Nobel saridunek, Obamari zuzendatuko antzeko eskaera bat bideratu zuten. Rigoberta Menchú, Günter Grass, Wole Soyinka, José Saramago, Dario Fo, Nadine Gordimer, Adolfo Pérez Esquivel, José Ramón Noria, Mairead Corrigan Maguire eta Zhorés Alferov izan ziren.

Amnistía Internacionalek agintaritza estatubatuarrei bosten kasua berriz azter dezaten eskatu du, Miamin egindako epaiketan izan ziren irregulartasunengatik eta inpartzialtasun ezarengatik.

2010. urteko azaroan, Olga Salanueva eta Adriana-Pérez, René González eta Gerardo Hernández-en emazteak, hurrenez hurren, Euskal Legebiltzarreko Giza Eskubideen Komisioaren aurrean agertu ziren. Talde politiko guztien elkartasuna jaso zuten, Alderdi Popularrarena izan ezik.

Azter dezagun gertatutakoa: "Bostak" Miamiko eskuin-muturreko taldeetan infiltratu egin ziren, aipatu teldeek Kubako herritar eta instalazioen kontra prestatzen ari ziren ekintza terroristen jarraipena egiteko. Lortutako frogak FBI-ari eman zizkieten, talde terrorista hauen kontra jardun zezan. Horren ordez, 1998. urtean polizia estatubatuarrak Bostak atxilotu zituen. Miamin, era guztietako irregulartasun, presio eta epapaimahikoei eginiko mehatxuez beteriko epaiketaren ondoren, eta jazarpen mediatikoa pairatuta, zigor luzeak betetzera kondenatu zituzten (haietariko bat, betiko bi kartzela-zigorretara), hainbat kargurengatik, horien artean espioitza. Epaiketan ez zen espiditza ekintzekin erlazionaturiko ezer frogatu. EEBBetako militar batzuek, defentsak deituta, Bostek instalazio militarrei buruzko edo segurtasun nazionalari buruzko informaziorik lortu izana ezinezkoa zela deklaratu zuten. Horregatik guztiagatik, Kuban zein mundu osoan, Bostak borrokalari antiterrorista eta preso politikoak dira.

Bostetako bat, René González, Kuban bizi da jadanik, 13 arte baino gehiago kartzelan egon eta gero eta 2014. urteko otsailean Fernando González kartzelatik irtengo da bere zigorra beteta. Baina, beste hirurek 22 urte eta betiko kartzela-zigor arteko zigorrak dituzte. Beraz, hiru gizon hauen askatasun eskaera da elkartasun kanpaina honen xedea, baita Estatu patuetako lehendakari eskaera egitea ere.

Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarrei buruzko mozio proposamena euskal erakundeetan eta Barack Obama lehendakarlari askatasun eskaera (MOZIOA)

Euskadi-Cuba adiskidetasun eta elkartasun elkarteak, Komite Internazionalistak eta Askapena talde internazionalistek eta Euskal Herriko emigrazio kubatarrak osatutako "Desembarco del- Granma" eta "Sierra Maestral Euskadi" elkarteek eskatuta.

Badira 50 urte baino gehiago Kubak justifika ezin daitekeen blokeoa pairatzen duela. Estatu Batuetako gobernu guztiek inposatutako blokeoak ondorio larriak eragiten ditu Kubatar herriaren ekonomian, baita bere eguneroko bizitzan ere.

Estatu Batuek, blokeoa sostengatu ez ezik, Miamin kokatutako hainbat talde eta pertsonari babesa ere eskaini diete. Aipatutako batzuek kubatar herriaren kontrako ekintza terroristetan eta bestelako erasoetan parte hartu dute 3500 inguru hildako eraginez. CIA-k datu hauek onartu eta baieztatu ditu desklasifikatutako zenbait dokumentutan zein ekintza horietan inplikaturiko pertsona hoien adierazpen publikoetan.

Kubako gobernua, zilegia den aldetik, hainbat pertsona bidali zituen Miamira bere herritarrak eta ondasun publikoak babesteko. Xedea han bertan ekintza terroristak gertatu baino lehen ezagutu eta, hortaz, ekidin ahal izatea zen.

Pertsona hauetatik bost: Gerardo Hernández Nordelo, Ramón Labañino Salazar, René González Schwerert, Fernando González Llort eta Antonio Guerrero Rodríguez Miamin zeudela, informazio eta prebentzio misioan, Estatu Batuetako agintariek atzeman zituzten 1998ko Irailean. Gobernu estatubatuarrak bere lurraldean nazio atzerritar baten alde lan egitea leporatu zien.

Espetxean 33 hilabete prebentzio gisan eta fidantzárik gabe pasa eta gero, 2001ean epaituak izan ziren. 15 urte eta betiko Kartzela-zigorrak ezarri zizkieten espioitza eta erailketak egiteko konspirazioa leporatuta. Epaian ez zen defentsak adierazitako aringarri bat ere kontuan hartu; aitzitik, epaileak kasu bakoitzean fiskaltzak agerrarazi zituen astungarri oro aintzat hartu eta gehienezko zigorra ezarri zien. Horrez gain, esan beharra dago fiskaltzak ez zuela kargu horiek justifikatzen zuen frogarik aurkeztu.

Epaiketa hau Miamin egin zen kubatar-amerikarren elkarteen presiopean eta baita haien propaganda-kanpainapean ere. Halaber, auzipetuei ukatu egin zitzaien egoitza judiziala aldatzeko aukera. Bi kargu printzipalei dagokienez, hau da, erailketa gauzatzeko asmoa eta konspirazioa, batean zein bestean ezin izan zen deusez frogatu. Espioitza kasuan, adibidez, ez zen egiaztatu akusatuek Estatu Batuetako gobernuarengandik inongo dokumentaziorik eskuratu zutenik; ulertzekoa dena, akusatuen misioa Hego Floridan dauden ustezko talde terroristei buruzko informazioa lortzea besterik ez baitzen.

Gorabeheren eta irregulartasunen ondorioz, Nazio Batuek duten Giza Eskubideetarako Komisioak, zeinek lantalde bat duen Atxiloketa Arbitrarioei buruzkoa, ondorioztatu zuen 2005ko maiatzaren 27an atxiloketak hasiera-hasieratik arbitrarioak izan zirela, erruduntzat hartzeko ez zirelako bete ez formaltasun legalak ez eta Estatu Batuetako legearen beraren jardunbidea.

Beste nazioetako agenteen atxiloketetan presoak elkartrukatzea da gobernuen ohitura eta prozedurak. Orain dela gutxi, Estatu Batuetako gobernuak errusiarren gobernurako lan egiteagatik espioitzat hartutako hainbat pertsona elkartrukatzea onartu du.

Kasu honetan, Kubaren kontrako blokeoa eta bost pertsona hauek bidegabeki zigortzera eraman zituzten motibazio politikoek egoera honi irtenbide bat ematea eragozten dute. 15 urte baino gehiago pasatu dira Estatu Batuetako espetxe batean sartu zituztenetik. Munduko milioika gizon eta emakume, estatuetako presidente ohiak barne, intelektual ospetsuak, kultura gizonak, zientzialariak, kirolariak, mugimendu sozialak, sindikatuak, etab. mintzatu dira injustizia honen bukaera eskatzeko.

Bostetako bat, René González, Kuban bizi da jadanik, 13 urte baino gehiago kartzelan egon eta gero eta 2014. urteko otsailean Fernando González kartzelatik irtengo da bere zigorra batata. Baina, beste hirurek 22 urte eta betiko kartzela-zigor arteko zigorrak dituzte.

Arrazoi hauek direla kausa, Lezoko Udalbatzarrari proposatzen diogu hurrengo akordioak har ditzan:

LEHENENGOA: Estatu Batuetako presidentea dei egin nahi diogu bere betearazle ahalmena balia dezan egoera larri eta bidegabeko honi irtenbide bat emateko. Hau da, gobernu estatubatuarrari eskatu preso hauek kartzelatik atera ditzan: Gerardo Hernández Nordelo, Ramón Labaílino Salazar eta Antonio Guerrero Rodríguez hiritar kubatarrak, hain zuzen ere.

BIGARRENA: Akordio hauek bidali Kubako enbaxada/kontsulatuari, Estatu Batuetako enbaxada/kontsulatuari, eta Kanpo-arazoetarako Ministerioari.

Mozioa, onartu da, aldeko 7 botoekin (BILDU udal taldea) eta 2 abstentzioekin (EAJ-PNV udal taldea).

11. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, atxikimendua Astigarragako udalak onartutako “Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren aurrean” izeneko agiriari (2014ALO50027)

Bilkura honetako 9. gaiarekin batera tratatu eta bozkatu da.

12. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, LOMCE izeneko legea dela eta Udalaren aldarrikapena (2014ALO50028)

Honela dio EAJ-PNVk aurkeztutako mozioak:

1. “Lezoko Udalak euskal hezkuntza sistema osoa defendatzeko konpromisoa hartzen du, arlo horretan eskumena duten gainontzeko euskal erakundeekin batera, gure eskumenak babesteko lan eginez, eskumen horiei esker, esfortzu eta lanarekin, gure europar ingurunearen batez bestekoaren adinakoak edo eta are handiagoak diren kalitate-indizeak lortu baititugu.

2. Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiren autogobernua defendatzen jarra' dezala eta eskura dituen neurri guztiak har ditzala LOMCEk euskal hezkuntza sisteman izan dezakeen eragin negatiboa minimizatzeko.

3. Lezoko Udala Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean arituko da LOMCE saihesteko martxan jartzen dituen ekimenetan, beti ere, ikasle eta irakasleen segurtasun juridikoa bermatuz.

4. Lezoko Udalak begi onez ikusten du Hezkuntzaren Euskal legeari dagokionez hezkuntza alorrean bereziki eta arlo sozial eta politikoan adostasuna lortzeko beharrezkoak diren urrats guztiak ematea.”

Mozioa, ahobatez onartu da, aldeko 9 botoekin (7 BILDU udal taldea eta 2 EAJ-PNV udal taldea)

13. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, “.eus” domeinua aktibatzearen aldekoa (2014ALO50029)

Honela dio EAJ-PNVk aurkeztutako mozioak:

“Gizarteratu da, dagoeneko, puntu.eus domeinua.

Euskararen normalizaziorako inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak baliatu behar ditugula uste dugulako, puntu.eus domeinua gizarteratzen laguntzea ere bada herri ¬erakundeen eginbeharra.

Bestetik, euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua da hizkuntzaren erabilera areagotzeko. Azken inkesten arabera, euskaldun kopuru altuena hiri handietan dago eta horrek zailtasun handiagoak sortzen ditu euskaldunen arteko harremanak sendotzeko garaian, populazioa handiagoa delako eta sakabanaketa ere, handiagoa izan daitekeelako.

Hori horrela, puntu.eus domeninuak lagunduko du, zalantzarik gabe, bai komunitate birtuala, baita erreala ere, elkartzen, are gehiago, sare sozial deritzotenak hartu duten indarra ikusita.

Horregatik, norbanakoen lanaz gain, erakunde publiko eta pribatuek ere beren aletxoa jarri behar dutela uste dugu.

Prozesu horren abiarazte-aldia datorren irailaren 16tik azaroaren 18ra izango da. Denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, Lezoko udala izanik, herritar guztien gertueneko administrazioa, honako hau eskatzen diogu Udaleko Osoko Bilkurari:

• Udalaren domeinua, .EUS domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman ditzala onartzea, hartara, Euskararen Egunerako aktibatuta egon dadin.

• Herriko partikular, zein enpresak ere anima ditzala .EUS domeinura bihur ditzaten beren domeinuak.

Mozioa, ahobatez onartu da, aldeko 9 botoekin (7 BILDU udal taldea eta 2 EAJ-PNV udal taldea)

14. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, Gaza eta Israelgo indarkeriari buruz (2014ALO50029)

Alkateak adierazten du, deialdiarekin batera bidalitako mozioa, EAJk aurkeztutakoa, ez dela eztabaidatuko. Horren ordez, BILDU eta EAJ-PNV udal taldeak aurretik adostu duten mozioa aurkeztuko dute. Udalbatzak aho batez onartu du. Mozio honen gaia ere, Gaza eta Israelgo indarkeriaren ingurukoa da.

Honela dio, BILDU eta EAJ-PNV udal taldeek aurkeztutako mozioak:

“Hiru gazte israeldarren bahiketa eta hilketaren ondoren, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehunka lagunen atxiloketarekin, milaka etxeren miaketarekin, suntsituak izan ez direnean, eta ehunka palestinarren erailketarekin (haurrak baffle), orduz ordu areagotuz doan heriotza- balantze bat osatuz.

Eraso militarraren gorakada etengabea izan da azken orduotan gaueko bonbardaketekin, mugan metatuz joan diren tanke eta soldaduekin, eta azkenean Gaza lurrez inbaditzeko egin den egintzarekin eta Gazatik israeldar hurera jaurtiki diren suziri eta misilekin.

Gaza, planeta osoan biztanle kopuru handienetakoa duen lurraldearen kontra burututako erasoek erabat urratzen dituzte proportzionaltasun, zuhurtzia eta militar eta zibilen arteko bereizketa printzipioak. Hala ezartzen du nazioarteko zuzenbideak. eta hala arbuiatu behar dira. Ezer konpondu beharrean, eraso horiekin lortzen den gauza bakarra da erregio horretan bizi den egoera okertzea eta ezegonkortasuna areagotzea, gatazkarekin zerikusirik ez duten biktima ugari sortzeaz aparte.

Halaber, Gazatik misil eta suziriak jaurtikitzeak arrisku eta mehatxu handia suposatzen du Israel Estatuko hin eta biztanleria zibilarentzat, eta erabat gaitzetsia behar du izan. Beste alde batetik, Israelgo lurraldearen kontra misilak etengabe jaurtikitzen aritzeak biztanleria zibila arriskutan jartzeaz gain. beste alderdikoei aitzakiak ematen dizkie bere zigor ekintzetan tematuta jarrai dezaten.

Azaldutako honetaz guztiaz gain, erregio osoa pairatzen ari den sarraskiaren eraginez gaur egun 651 pertsonatik gora hil direla kontuan harturik, Osoko Bilkurari aurkezten zaio honako

MOZIOA
Lezoko udalak

Lehena.- Bere gaitzespenik sendoena adierazi nahi du borrokaldiaren gorakadaren eraginez urratu diren giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbide printzipioen aurrean, eta solidariotasun eta babesa adierazi nahi die borroka armatuak, palestinar herritarren artean bereziki, eragin dituen biktima ugariei.

Bigarrena.- Israel eta Hamas-en aldetik burutzen ari den bortxakeria bereizi gabea salatzen du, eta bereziki Estatu israeldarraren aldetik ematen ari den jarduera neurrigabea gaitzesten du, bere nagusitasun militarraz baliatuta babesik gabe aurkitzen den palestinar biztanleria zibilaren kontra gogorki gauzatzen delarik.

Hirugarrena.- Israel eta Hamas-eko buruei gaitzesten die beren arteko gatazka historikoa konpontzeko orduan erakutsi duten gaitasunik eza eta gatazka armatua eta ondorioz pertsonen bizitzen galera konponezina saihestuko lukeen elkarrizketa eraikitzaileari etengabe muzin egin izana.

Laugarrena.- Borrokaldia berehala etetea eskatzen du. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren adierazpenarekin ados. Su etenak behin betiko bake aldiaren oinarria izan behar du. gatazka konpontzera begira, elkarrizketa bidea berriz hasteko.

Bosgarrena.- Gaza herrialdea berehala desblokeatzea exijitzen du, laguntza humanitarioa bideratzea eta botikak eta elikagaiak homitzea ahalbidetzeko, eta palestinar herriaren sufrimendu jasanezina arintzeko laguntasuna helarazterik egon dadin .

Seigarrena.- Nazioarteko Erkidegoari (Nazio Batuak, AEB, Europar Batasuna eta erregioko eragileak, nagusiki Arabiarren Ligan ordezkatuta daudenak) eskatzen dio behar besteko laguntasuna. lankidetza eta babesa erran dezan biztanleria zibilari zuzendutako babes humanitarioa helarazteko eta borrokaldia berehala amaitzea ekarriko duten formulak eta behar besteko akordioak bideratzeko eta arbitratzeko.

Zazpigarrena.-Palestinar-Israeldar herrien arteko elkarrizketa berrabiatzearen aldeko agertzen da, nazioarteko erakundeen aldetik babes eta bitartekaritza lagun eta erregio osoan bake eta egonkortasun eszenatoki sendoa eraikitzerik izan dadin Nazio Batuen ebazpenetan oinarri, gatazka era baketsuan eta negoziaketa zuzenaren bidez konpondu behar dela ulertuta, eta era guztietako eraso eta esku hartze militarrak kanpoan utzirik

Zortzigarrena.- Honako adierazpen hau Israelgo Enbaxadara eta Espainiar Estatuan Palestinar Herriaren Ordezkaritza Nagusi-Misio Diplomatikora bidaltzea adosten du”

Mozioa, ahobatez onartu da, aldeko 9 botoekin (7 BILDU udal taldea eta 2 EAJ-PNV udal taldea)


15. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak zenbat kontuen berri eman du:

Euskal Herriko Unibertsitateko Eibarko Unibertsitateko bi ikasleek Lezoko energia berriztagarrien inguruko ikasketa lana burutuko dutela.

Udal elektrikariaren lanari ezker argi indar gastua %40an murriztu dela.

Igerilekuko ur berria berotzeko jarritako makinarekin energi kontsumoa %60an murriztu dela.

Igerilekuko estalkia berritzeko proiektua eta lanak egiteko prozedura martxan dagoela.

Gizarte Zerbitzuetatik Lezon bizi diren atzerritarrentzako Lezoko zerbitzuei buruzko gida atera dela lau hizkuntzetan, Ongixin egitasmo barruan.

Eneko Lartigek, Hirigintza eta Obreetako zinegotzi delegatuak departamentutik burutuko diren zenbait obren berri eman du: 103 poligonoko hoditeri berritze eta asfaltatze lanak; Igerilekuko estalkia berritzeko obrak, azarorako aurreikusten direnak; Altamira auzoko jolas parkea; Andreone Kultur Etxeko teilatua eta Musika Eskolako fatxadako obrak; Pasai Donibanera bidegorria egiteko proiektua; Herri eskolan obrak, …,

16. Galde-eskeak.

Kepa Garbizu (EAJ-PNV) dirulaguntzei buruzko lau galdera berri aurkeztu ditu:

1. Liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edota garatzeko dirulaguntzak.

2. Liburutegietako liburu funtsak berritu edota handitzeko dirulaguntzak

3. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko dirulaguntzak

4. Bakearen, bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloan garatzen dituzten programetarako dirulaguntzak


Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 13:35ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1106168tik 1106181ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna