2015eko abenduaren 14

Lezon, 2015eko abenduaren 14an, astelehena, goizeko 8:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko azaroaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Usukoar Promociones S.L.ri lehen erabilera baimena emateko proposamena (2015H030006).

USUKOAR PROMOCIONES S.L. enpresak, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A4 lursailean eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzako lehen erabilera baimena eskatu zuen 2015eko abenduaren 3an. Horretarako Daniel Carballo Ostolaza arkitektoak eta Ixiar Oreja Unanue aparejadoreak sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkeztu zuen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2015eko azaroaren 27ko eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2015eko azaroaren 23ko oniritzi zigiluak daramatzana, eta lanen azken kitapena 591.547,65 eurotakoa izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: USUKOAR PROMOCIONES S.L. enpresari, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A4 lursailean eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzako lehen erabilera baimena ematea.

BI: Obraren azken kitapena eta obra baimena eman zeneko aurrekontuaren arteko diferentziari (591.547,65-536.116,79=55.430,86) dagokion obren gaineko zerga ordaindu beharko du, hau da, 2.771,54 euro.

HIRU: Obrak sortutako hondakinen kudeaketa egokirako jarritako bermeari ez da itzuliko, kudeaketa egokia izan dela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu arte.

LAU: Garajeen jardueraren aurretiazko komunikazioa eskatu beharko da, horretarako aurkeztu behar diren ziurtagiriekin (teknikoak eta jabeak sinatuak) eta dokumentazioarekin.

BOST: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik ordaindu beharko ditu 1.478,86 euro.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Construcciones Michelena y Lecuona sucesores, S.L.ri gauzatze proiektua onesteko proposamena (2015H0030006)

Juan Ramon Michelena Zubizarretak, Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean, H.I.E. 4 Kabitte eremuko B5 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua aurkeztu zuen 2015eko azaroaren 17n. Horretarako, Koldo Arruti de Blas arkitektoak sinatzen duen oinarrizko proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren oniritzi zigilua darama 2015eko azaroaren 11ko datarekin, eta gauzatze materialaren aurrekontua 1.705.450,05 euro izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: CONSTRUCCIONES MICHELENA Y LECUONA SUCESORES, S.L. enpresak H.I.E. 4 Kabitte eremuko B5 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko aurkeztu duen gauzatze proiektua ontzat ematea, obra lizentzian emandako baldintzekin. Edonola ere, lanak burutzeko epea 18 hilabetera luzatuko da eta honako zuzenketak burutu beharko dira.

1.- Atondoak.

Ataria eta garajea lotzen duen atartean, atari ondoko atearen ondoan 1,50 metroko diametroa duen zirkunferentzia ageri bada ere, garajera ematen duen atearen ondoan ez dago halakorik, tartean 1,20 metro zabal den arrapala dagoelako. Irisgarritasun araudiak atarteetan 1,50 metroko diametrodun zirkunferentzia bat sartzea nahikoa dela badio ere, korridoreen hasiera eta amaieran ere, halako espazioa behar dela ezartzen du. Horregatik, atondo horiek birmoldatu beharko dira.

Planoen neurketatik badirudi atariko atea aurreratu, eta bi ateak 1,50 metroko diametrodun zirkunferentziaren inguruan jar litezkeela, eta arrapala-korridorea kanpoan geratuko litzateke horrela. Azken finean, garrantzitsuagoa da atondo barrutik garajerako norabidean atea irekitzeko espazioa izatea, atea kontrako norantzan zabaldu behar delako, eta ez alderantziz, garajetik irtetean atea ibilbidearen noranzkoan zabaltzen delako.

Gainera, arrapalak 3 metro dituenez, malda %10eko izan liteke gehienez, irisgarritasunerako araudiak eta Eraikuntzaren Kode Teknikoaren SUA dokumentuak ezartzen dutenaren arabera. Gainontzean, 2 metroko luzera gainditzen duten arrapalek eskubandak izan beharko dituzte alde bietara, eta bikoitzak, hau da, 100±5cm-ko altueran bata eta 70±5cm-ko altuerara bestea.

2.- Arotzeriak.

Ez da eskailburuetako leihoaren xehetasunik ageri arotzeriako planoetan, eta gogorarazten da gutxienez metro koadro bateko argiztapen azalera izan beharko duela, eta aireztapeneko azalera horren herena izan litekeela, Lezoko Plan Orokorreko 94 artikuluko 6. atalean adierazten baita babes ofizialeko araudia bete beharko dutela.

Bestalde, hegoalde eta iparraldeko fatxadetan tipo 1 eta tipo 2 bezala definitzen diren arotzerien kasuan, ez da ageri beirazko barandarik dagoenik, eta ateak direla dirudi. Leihoak berak azpiko zatia finkoa badu, gogorarazten da erabilera segurtasuna bermatzen duen Eraikuntzaren Kode Teknikoko SUA dokumentuan kanpoko beiratea garbitzeko ezartzen diren segurtasun baldintzen arabera, gehienez 0,85 cm-ko altuera izan dezakeela azpiko beira horrek, irekitzen den goiko arotzeriaren azpiko aldetik neurtzen hasita, beti ere gardena baldin bada. Beira horiek gainera, segurtasunekoak izan beharko dute.

Arotzeria planoetan ez da aipatzen logela eta egongelen kasuan non utziko diren irekidurak Eraikuntzaren Kode Teknikoaren HS 3 oinarrizko dokumentuak eskatzen duen bezala bertako aireztapena gela hezeetara bideratu eta garbitu dadin. Hori ateen azpiko hutsunearen bitartez egin nahi bada, hala jaso beharko dute arotzeriaren xehetasunek.

3.- Hondakinak.

Eraikuntzaren Kode Teknikoaren HS 1 oinarrizko dokumentuak hondakinak biltzeko gela baten eskakizuna egiten du, edo horretarako espazio baten erreserba. Memorian aipatzen bada ere, erreserba hori burutuko dela, lursailak ez dauka eraikigarria ez den lur-zatirik, eta erreserba hori ezin da lurzoru publikoan egin. Horregatik, uste da atari bakoitzarentzat aurreikusten diren local auxiliar portal 1 eta local auxiliar portal 2 deritzotenak direla helburu horretara bideraturikoak. Azalerek betetzen dute, alabaina, kontuan izan beharko da, lokalek aipatu araudian ezartzen diren baldintzak bete beharko dituztela.

4.- Zarata.

Memorian aurkeztu den zarataren aurkako neurriak ezartzen dituen Eraikuntzaren Kode Teknikoaren HR oinarrizko dokumentuaren justifikazioa gaizki dago, adierazten baita familia bakarreko etxebizitza bat dela, eta landa eremuan kokatzen dela. Gainera, eraikuntza xehetasunak ere ez datoz bat proiektuan jasotzen direnekin. Gauzak honela, benetako justifikazioa aurkeztu beharko da, eraikuntzaren benetako tipologiarekin bat datorrena.

5.- Suaren aurkako neurriak

Dagokigun B5 lursaila eta C2 lursaila, igarobide zortasuna dela medio, batuta daude garajeena izango den solairuan. Horrek esan nahi du, ez baldin badira bi sektore ezberdin bezala bereizten, horretarako jarri beharko den suteen aurkako atearekin, biak elkarrekin jasoko dituen jarduera proiektua aurkeztu beharko dela obra amaierako dokumentazioarekin batera, jardueraren aurretiazko komunikazioa burutzerakoan alegia.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

4. Musika Irakasleen lan poltsa sortzeko eta kudeatzeko oinarriak eta hitzarmenak onartzeko proposamena (2015PE070002).

2008 urtean, Donostia-Oarsoaldea inguruko musika eta dantza espezialitate ezberdinetako irakasleen lehenengo lan poltsa sortu zen.

2011n, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen gai berari buruz; hitzarmen horretan Donostia, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Orio, Beasain, Errenteria eta Lezoko udalek parte hartu zuten eta guztientzako zerrenda komunak eta bateratuak kudeatzeko irizpideak zehaztu ziren.

Bi prozesuak baloratu dira eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko (EHME) kide diren hainbat ikastetxek egindako eskaeren ondorioz, bilera batzuk egin dira irakasle-poltsa batzuk osatzeko eta hauek arautuko dituen oinarri eta irizpideak adosteko.

Lan poltsaren sorreran eta gestio prozeduran parte hartu ahal izateko beharrekoa da lan poltsako oinarriak onartzea eta lankidetza hitzarmena sinatzea.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Musika eta dantza espezialitate ezberdinetako irakasleen lan poltsak arautuko duten oinarriak onartzea.

BI: Lankidetza hitzarmena sinatzea Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolarekin eta Euskadiko Musika Eskolen Elkarteko beste zenbait musika eskolekin.

HIRU: Alkatea ahalmentzea Lankidetza Hitzarmena sinatzeko.

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. 2016.urteko lan eguteki orokorra eta departamendu ezberdinetako lan egutegiak onartzeko proposamena (2015PE060004).

2016. urteko udal langileen lan-egutegi orokorraren proposamena ordezkaritza sindikalari helarazi zitzaion.

Egutegi orokor horren baitan udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.

Hori dela eta, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko langileen lan egutegi orokorra, 2016. urtekoa, onartzea.

Urtean egin beharreko orduak: 1533.
Opor egunak: 26.
Abenduaren 24 eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
Zubiak: 3 zubi aukera (urriaren 31 eta abenduaren 5a eta 7a).

Zubiak: Langile bakoitzak errekuperatu behar ez diren 2 zubi egingo ditu. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira. Norbaitek izendatutako zubiren bat egin gabe utziko balu, gaixorik dagoelako, ezin izango du beste zubi egun batekin konpentsatu.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2016. urteko lan egutegia onartzea.

Bulegoetako langileena.
Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.
Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioa)
Kirol teknikariarena (93 orduko dedikazioarekin).
Udal brigadarena.
Udaltzain buruarena (bulegoetako lan egutegia).
Liburutegikoa.
Eskoletako Mantenuko Langilearena (Herri Eskolako opor garaian disfrutatuko ditu: Gabonak, Aste Santua, Abuztua).
Udaltzaingoa

HIRU: Departamentu buruei akordio honen berri ematea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

6. BPXPORT Kirol Zerbitzuak S.L.ri izandako kalte ordaina ordaintzeko proposamena (2015ID060004).

2015ko otsailaren 26an, Beñat Barrio Pascualek, 44.147.050-E zenbakiko nortasun agiria duena, BPXPORT Kirol Zerbitzuak, S.L enpresaren izenean idatzi bat aurkeztu du (sarrera erregistroa 527), Altzate igerilekuko eraberritze lanak direla eta igerilekua itxita egon den denboran sorturiko kalteak udalari erreklamatuz.

Lezoko Udalak eta BPXPORT KIROL ZERBITZUAK, S.L (aurrerantzean BPXPORT) enpresak 2014ko abenduaren 17an sinatu zuten “Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate Igerilekuak Kirol Instalazioen Kudeaketa Integrala zerbitzuen” kontratua.

Kontratuaren hirugarren klausulan ezartzen da, “kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, 2015ko urtarrilaren 1tik 2015ko abenduaren 31 bitarte”.

Haur horrela izanik, BPXPORT-ek instalazio horietako langileen subrogazioa egin zuen urtarrilaren 1ean.

Bestalde, Lezoko udalak Altzate igerilekuko instalazioak eraberritzeko lanak esleitu zituen obra kontratu ezberdinen bitartez. Eraberritze lanak 2015ko urtarrilak 1a baino lehen bukatuta egon behar bazuten ere, ez zen horrela izan eta igerilekua itxita egon zen urtarrilaren 29 arte.

Beraz, BPXPORT enpresak ezin izan zuen bere jarduera kontratuan jasota zegoen datan hasi.

BPXport enpresak aurkezturiko idatzian jasotzen du, igerilekua itxita egon zen bitartean ondorengo kalteak sortu zitzaizkiola enpresari:

Urtarrilaren 1tik 28ra bitarteko langileen kostua: 31.176€.

Igerilekua itxita egon den bitartean eskaini ezin izan dituen zerbitzuengatik diru sarrera galera: 7.270€.

Eskaerarekin batera aurkezten du langileen zerrenda eta hauen kostua eta ikastaroak ezin emateagatik ustez jaso ez duen diru sarreraren azalpena.

Langileen kostuari dagokionez esan behar da, BPXport-en ardura ez ziren arrazoiengatik kostu bat eragin zaiola enpresari; udalak konpromisoa hartu baitzuen urtarrilaren 1ean igerilekua eraberritzeko lanak bukatuta egongo zirela, eta konpromiso horretan oinarrituta, BPXportek langileen subrograzioa egin zuen, Enplegu Erregulazio Espediente bat egin beharrean.

Aurkeztu den langileen zerrendari dagokionean, guztiak ontzat ematen dira bat izanik ezik. Urko Munduate, Bekoerrota eta Altzate instalazioen gerentea da, eta nahiz eta igerilekua itxita egon den, bere gerentzia lanak egin ahal izan ditu, bai kiroldegian bai bestelako koordinazio eta kudeaketa lanak; pertsona honen lana ez dago zuzenean igerilekuko jarduerari lotuta, beraz, Udalak ez du hilabete horretako bere soldataren kostua bere gain hartu behar.

Ondorioz, langileen kostuaren zenbatekoa kalkulatzean 3.890€ parte proportzionala kendu beharko lirateke eta 27.662€koa izango litzateke onartu beharreko kalte-ordaina kontzeptu honengatik.

Eman ezin izan diren ikastaroengatik jaso ez den diru sarrerari dagokionean, ez dago behar bezala justifikatua kalte hori jasan denik. Jaso ez diren diru sarreren gaineko kalte- ordaina eskatu ahal izateko (lucro cesante deiturikoa) argi eta garbi frogatu behar da kalte hori eragin dela, datu objektiboekin eta ez suposizio hutsekin. Aurkezturiko erreklamazioan diru sarrera hipotetiko batzuk aipatzen dira, baina ez da frogatzen benetan ikastaro horiek emango zirenik, matrikulazio kopuru hori emango zenik, etab.

Ondorioz, eman ez diren ikastaroengatik ustez galdu duen diru sarreraren zenbatekoaren erreklamazioa ez da bidezkoa ikusten.

Aztertu dut interesatuak egindako eskaera, eta, era berean, begiratu dut Udaleko teknikariak egindako txostena.

Horrela, hona Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Beñat Barrio Pascualek, BPXPORT Kirol Zerbitzuak, S.L enpresaren izenean aurkezturiko kalte-ordainen erreklamazioa partzialki onartzea eta ondorioz, Udalak, igerilekuko langileen kostuari dagokionean 27.662€ko zenbateko kalte-ordaina ordaintzea onartzea.

BI: Eman ezin izan diren ikastaroengatik jaso ez den diru sarrera kopuruaren erreklamazioa ez onartzea, behar bezala justifikatua ez dagoelako.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7. 2015.eko Euskal Fondoaren proiektua onartzeko proposamena (2015GZ050004).

Programazioa eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2015eko hitzarmena onartzea.

BI: Euskal Fondoaren 2015.urteko Plan Operatiboa onartzea.

HIRU: Ematea EUSKAL FONDOA-ri 6.300€ko dirulaguntza honako proiektua diruz laguntzeko. AD- 776

-Euri-urak drainatzeko eta saneamendurako lanal Tipitapako hirigunean hego-mendebaldean.IV Fasea. Tipitapa. Nikaragua.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko azaroaren 30a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105918tik 1105926ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna